Ardura zaitez! bloga | 2012/07/08 | Egilea: | Bisitak: 1039 |
iruzkin
Entzierroetan zezenek estres izugarria pairatzen dute tradizio baten aitzakiapean.
Iruña. Uztailaren 7a, gaueko 4:30ak.
Barkaidazue. Barkaidazue ez naizelako lagun erosoa izan. Orain etxera bidean noala ere ezin diet ideia horiei ez-ikusiarena egin. Eta orain bidean bakarrik, neronekin hitz egiten noalarik konturatzen naiz horretaz. Saiatu naiz, zin dagizuet. Baina ezin dut beste alde batera begiratu. Ezta gaur bezalako egun batean ere. Edo, hobe esanda, are gutxiago gaur bezalako egun batean.