Arrazoia zentzugabekeriari gailentzen zaionekoa

Ardura zaitez! bloga | 2013/02/01 (azken aldaketa: 2013/02/01 ) | Egilea: | Bisitak: 962
Gako hitzak: errausketa, hondakinak, Nafarroa

Arrazoia zentzugabekeriari gailentzen zaionekoa

Gaur pozik egon gaitezke, pozik egoteko arrazoi bat gehiago daukagu. Gaur, Nafar Gobernuaren interesen (batzuk behintzat) ustelkeriari atea itxi zaioneko lehen eguna da. Gaur, arrazoia zentzugabekeriari gailendu zaioneko lehen eguna da. Gaur erraustegia buru zuen proiektuak zilegitasuna galdu dueneko lehen eguna da.

Sententzia atzo kaleratu zuten. Erabakia hiru aste lehenago hartuta zegoen. Baina ezin zen edonola argudiatu, gaia interes handikoa baitzen, eta guztia ondo lotuta utzi beharra zegoen. Hiru aste, 21 egun, hondakinen aferari amaiera emateko. Nafarroako Hondakinen 2010-2020 Planean akatsak egon direla esateko. Ingurumen Inpaktuaren Azterketa zaharkitua eta, beraz, baliogabetua geratu dela esateko. Errausketak ingurumen eta osasun arazoak sor ditzakeela esateko. Erraustegi bat ezin dela interes pribatu hutsengatik abian jarri esateko. 

Askok denbora luzez aldarrikatzen egon garena esateko.

Gaur hondakinak murrizteaz hitz egiteko eguna da. Plastikozko ontzien erabilera murrizteaz. Birziklapen erraza bermatuko duten materialak erabiltzen hasteaz. Janari-hondakinak konpostatzeaz...

Gaur Nafarroako hondakinei benetako konponbide bat ematen hasteko eguna da.



Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...