Asteak aurrera eta eskubideak atzera egiten ari dira egunotan, eta jendearen ahotan osasunean eta hezkuntzan pairatuko ditugunak. Naturari buruz txintik ere ez. Horretan murrizketak aspalditik eragiten dute. Beti krisian bizi izanagatik guretzat ez da berria ingurugiroarekin ez oroitzea.
Gizartearen ingurugiroarekiko ardura hutsaren hurrengoa izan da aspalditik. Eta krisi egoera honek ez du naturarekiko ardura areagotuko. Zeinek ordainduko du orain, bestela, produktu ekologikoengatik? Halere, arduragatik ez bada ere, askok utziko dio argia, ura, gasa, erregaia... neurririk gabe xahutzeari. Sos batzuk aurreztearren. Baina naturaren mesedean.
Beste aldean, ordea, betikoak. Asko izango baitira (diruagatik balitz sikiera) aurrera egingo duten proiektu txikitzaileak. Gutxi batzuk aberastearren. Baina naturaren kalterako.