Jai(-)zakarrak
Sanferminak hondakinen kudeaketari garesti ateratzen zaizkio

Ardura zaitez! bloga | 2012/07/22 (azken aldaketa: 2012/07/22 ) | Egilea: | Bisitak: 1011
Gako hitzak: hondakinak, sanferminak

Jai(-)zakarrak
Sanferminetako hondakinen irudia | Iturria: noticiasdenavarra.com

Iruñerriko mankomunitatearen arabera 1110 tona hondakin sortu dira sanferminetan, 2011ko sanferminetan baino %0,7 gehiago. 1110 tona! Iruñerriko zabortegia goia jotzen ari den honetan eta gerora begira kudeaketa berri bat aztertzen hasi beharko garen honetan zakar gehiegi sortzen dituzte sanferminek.

1110 tona hondakin asko dira. Gehiegi. Ideia bat edukitzearren Sanferminetan sortzen diren 1110 tona hondakinok Donostiko 2011ko Aste Nagusian sortu zirenak baino 5 aldiz gehiago dira. Eta Bilboko Aste Nagusiaren bikoitza. Bestalde, Iruñerriko biztanle bakoitzak urtean zehar 1,19 kg zabor sortzen ditu egunean batez beste; bada, sanferminetan egunean 3,17 kg zabor sortu dira ruñerriko biztanle bakoitzarekiko. Hau da, sanferminetako egun bakoitzean normalean baino 3 aldiz zabor gehiago sortzen da. Gehiegi.

Bestalde, 1110 tona hondakin horietatik %66,7a (740552 tona) ez da berreskuratu. Hau da, 3 kg hondakinetik 2 kg zabortegira joan dira zuzen-zuzenean. Gainera, suposa dezakegu jaietan hondakina plastiko eta beira moduan ekoizten dela batik bat. Bada, beirari dagokionez 365 tona berreskuratu dira (hondakin guztien %33 inguru, iaz baino 32 tona gutxiago). Hau bereziki esanguratsua da, beirak hondakin guztien pisuaren zati handia suposatzen duelako. Beraz, pentsa dezakegu beira asko berreskuratu gabe geratu dela. Plastikoari dagokionez, berreskuratu dena hondakin guztien %0,4a baino ez da (4448 kg).

Sanferminetan Iruñeko kaleetan barna ibili naizenetan hondakinak bereizteko kontenedoreak falta zirela iruditu zait. Zakar guztia leku berdinean jasotzen zela. Hau bereziki larria da horrek sortu diren hondakin guzti horien zati handi bat berreskuratzea oztopatu duelako. Ondorioz, Sanferminetan hondakinen kudeaketa kaxkarra egin dela iruditzen zait eta, gerora begira, horrelako utzikerien aurren ezin dugula begirik itxi. Ez guk geuk sortzen dugun hondakinengatik ez eta gure agintarien arduragabekeriagatik ere.

Estekak

Iruñerriko Mankomunitatea - Hondakinak
www.efeverde.com


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...