2013. urteko otsailaren 19an Mugikortasun Jasangarria izena duen egitasmo bat abian jarri nuen. Bertan lanera joateko egunero txirrindulaz, oinez ala autobus zerbitzu publikoan egiten ditudan kilometroak apuntatzen joan naiz, kotxea ez erabiltzeagatik aurrezten noan dirua kalkulatu asmoz. Honezkero 100 egun igaro dira eta lehen emaitzak oso interesgarriak izan dira.
100 egun igaro direla esan badut ere, benetan 74 lan-egun izan dira, eta horietatik 61 egunetan txirrindulaz, oinez edo autobus zerbitzu publikoan joan naiz (Gehienetan txirrindulaz). Horrek esan nahi du kotxea bidaien %17,5ean erabili dudala. Izan ere eguraldia benetan kaxkarra izan da hilabeteotan eta zenbaitetan bidaia luzeak egin behar izan ditut.
Edonola, guztira kotxea erabili gabe 608,52 km egin ditut, egunean ia 10 km batez beste. Modu honetan kotxearen erregaian 81,38 € aurreztu ditut, kilometroko 0,13€ batez beste. Hurrengo taulan datuok hilabeteen arabera banandu ditut:
Hilabetea | Egindako distantzia | Aurreztutako dirua |
---|---|---|
Otsaila | 96 km | 11,95 € |
Martxoa | 150,32 km | 19,44 € |
Apirila | 183,6 km | 25,34 € |
Maiatza | 178,6 km | 24,65 € |
Ekimenarekin aurrera jarraitu ahala datuak berritzen joango naiz eta, informazio nahikoa dudanean, lehen ondorioak ere plazaratuko dizkizuet. Bestalde, zuetako norbait animatu al da bere kalkuluak egitera? Elkarbanatu nahi?
Anima zaitezte!