Transgeniko eraileak

Ardura zaitez! bloga | 2012/04/12 (azken aldaketa: 2012/05/07 ) | Egilea: | Bisitak: 919
Gako hitzak: transgenikoak

Lurrean dardarka eta botaka eman zuen azken hatsa. Hilzoria, ordea, lehenago hasi zen. Trajez jantzitako gizon haien hitzak sinetsi zituenean. Baina zein da gorrarena egiteko gai? Nork itxi diezaioke begiak seme-alabei etorkizun hobea eskaintzeko aukerari? Indian nekazari asko bere buruaz beste egiten ari dira. Azkenekoak pestizida edatea erabaki zuen. Bazekien ez zela heriotza samurra izango, baina oinazea arindu besterik ez zuen egin nahi.

Transgeniko eraileak


Bere alargunak onartzen du 820 errupia ordaintzen zituztela hazi transgenikoen 100 gramo erosteko negarretan urtzen den bitartean. 820 errupiakin ohiko 100 kilo hazi eros daitezke Indian. Gobernuak ohiko hazia saltzea debekatzen ez duen lekuetan behintzat. Baina hala ere nekazariek hazi transgenikoak ereiten dituzte. Noski, hazi horiekin labore hobeak lortuko dituztela esaten diete, magikoak, intsekturik eta parasitorik gabekoak.

Baina errealitatea oso gordina da. Gutxi gorabehera 125.000 nekazarik egin du bere buruaz beste, eta zonaldeari iada suizidioaren eremua deitzen diote. Azkenekoari beldarrek kotoi zelai osoa jan zioten. Gainera, ez zioten esan ereiteko ur kantitate bikoitza beharko zuela. Ezta ere ezingo zituela haziak urtetik urtera gorde eta urtero berriz erosi beharko zituela.

Bertakoek nekazaria transgenikoek erail dutela diote. Baina laborantza transgenikoen aldeko taldeek eta zenbait politikoek transgenikoek Indiako nekazaritzan izugarrizko etekinak bermatu dituztela diote. Eta abantzua guztiek besarkatu beharko luketela. Heriotzezko besarkada. Orain bere alargunari eta seme-alabei eman ezingo diena.

Estekak

http://www.dailymail.co.uk/news/article-1082559/The-GM-genocide-Thousands-Indian-farmers-committing-suicide-using-genetically-modified-crops.html


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...