Egunotan Arga ibaiaren inguruan hainbat zuhaitz moztu dira. Egunetik egunera honako mezu hauek agertu dira moztutako zuhaitzotan.
Urte asko iragan ditut hemen, poliki haziz.
Urte asko nire adarren artean hegazti desberdinen habiak babestuz; hazten eta biziari ekiten ikusi ditut.
Nire hostoek paseoan zebiltzanei itzala eskaini diete udako egun sargorietan.
Nire enborraren atzean neska eta mutil asko ezkutaketara jolastu dira.
Eta duela egun gutxi norbaitek hiri-altzarientzat arriskutsua naizela erabaki du, nire adarrak jendearen gainera erori daitezkeela, eta ni eta nire lagunetako batzuk moztu eta aulki itxurako forma lotsagarri honetara murriztu gaituzte. Arrazoi horregatik guztiak, baso osoa moztua izan beharko litzateke.
Ekintza honekin ados ez bazaude bidali mezu bat basartea@basartea.com edo mcp@mcp.es helbidera