Ez dakit magala labainduz gero ibai-arroko herriak urpean geratuko ote diren, baina badaezpada ere urtegiarekin aurrera egin dezatela.
Ez dakit minbizia sortzen ote duen, baina badaezpada ere eskoletan WI-FIa jartzen jarrai dezatela.
Ez dakit babestutako espezieak hilko ote diren edota baso zahar oso bat galduko ote den, baina badaezpada ere harrobia egin dezatela.
Ez dakit txikizioa ote den edota dirua xahutzen ari ote diren, baina badaezpada ere AHTa eraiki dezatela.
Ez dakit eztanda bat gertatuz gero guztiak kiskaliko ote gaituen, baina badaezpada ere Garoñari beste baimen bat gehiago eman diezaiotela.
Ez dakit babestutako gune bat izan arren ingurune hori txikitzen ari ote diren, baina badaezpada ere ez dezatela Bardeetako Tiro Poligonoa kendu.
Ez dakit osasunarentzako kaltegarriak diren sustantziak jaurtiko ote diren, baina badaezpada ere errausketa aukera dezatela.
Ez dakit bizitza manipulatzea ote den edota horrek osasuna kalte diezaigukeen, baina badaezpada ere transgenikoak baimen ditzatela.
Ez dakit itsasoak husten ari ote diren, baina badaezpada ere arrantzaleek Indikoa arpilatzen jarrai dezatela.
Ez dakit Europan segurtasun frogarik gabeko 10.000 sustantzia kimiko erabiltzen ote ditugun, baina badaezpada ere beste alde batera begira dezatela.
Ez dakit negutegi efektuko gasak klima aldatzen ari ote diren, baina badaezpada ere kotxea ogia erostera joateko ere erabil dezagun.
Ez dakit zuhurtzia printzipioa ote den.