Objektibotik bloga | 2012/01/11 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1613 |
iruzkin
Martin arrunta atseden hartzen
Gaurkoan, teknika alde batera utzita, Getariako moilan erretratatutako hainbat martinen argazkiak erakutsi nahi dizkizuet. Uria aalge da espezie honen izen zientifikoa, eta Europako, Ipar Amerikako eta Asiako kostaldetan kumatzen dute. Euskal Herriko kostaldera neguan azaltzen dira, Frantzia iparraldetik eta Bretainia Handitik etorritako emeak eta gazteak, batez ere. Potorro arruntaren (Alca torda) antz handia du, baina hura baino apur bat handiagoa izateaz gain, mokoa askoz ere estu eta luzeagoa da.
9 martin kontatzera iritsi gara gaur arratsaldean Getariako moilan, eta horietako hainbati argazkiak ateratzeko aukera izan dut, barratik nahiko gertu baizebiltzan atseden hartzen edo arrantzan.