Objektibotik bloga | 2012/10/01 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1594 |
iruzkin
Mokozabala Iñurritzako paduran
Zarauzko Iñurritzako padura, duela urte gutxi batzuk egindako errestaurazioaren ostean, Gipuzkoako hezegune garrantzitsuenetariko (bakarrenetariko bat ez esateagatik) bat bihurtu da hegazti migratzaileentzat. Besteak beste mokozabal (Platalea leucorodia) ikusgarriak gelditzen dira bertan Europa erdialdetik Afrikara bidean egiten duten migrazioan. Padurak duen tamaina txikiagatik animalia horiek gertutik ikusteko leku paregabea da Iñurritza.