Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)
Hasi dira pasatzen udazkeneko lehenengo mokozabalak

Objektibotik bloga | 2012/10/01 (azken aldaketa: 2012/10/01 ) | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1594
Gako hitzak: iñurritza, mokozabal, platalea leucorodia, zarautz

Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)
Mokozabala Iñurritzako paduran

Zarauzko Iñurritzako padura, duela urte gutxi batzuk egindako errestaurazioaren ostean, Gipuzkoako hezegune garrantzitsuenetariko (bakarrenetariko bat ez esateagatik) bat bihurtu da hegazti migratzaileentzat. Besteak beste mokozabal (Platalea leucorodia) ikusgarriak gelditzen dira bertan Europa erdialdetik Afrikara bidean egiten duten migrazioan. Padurak duen tamaina txikiagatik animalia horiek gertutik ikusteko leku paregabea da Iñurritza.

Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)
Mokozabala eta lertxuntxo txikia (Egretta garzetta.) Iñurritzako hondartzan


Gaur goizean goiz joan naiz Iñurritzako padurara, eguzkia irten aurretik hegaztiengandik gertu, baina enbarazurik ez sortzeko distantzia batera, kokatzeko. Kamuflajeko sarea gainera bota eta zain egon, hori izan da plana. Eguzkia irten aurretik hasi da dantza, nagusiki bi zapelatzek (Buteo buteo) eragindako zalaparta zela medio.

Uste baino gehiago gerturatu da mokozabal bat eta gertuko argazkiak egiteko aukera eman dit. 

Goizeko argi ederrak esperimentatzeko aukera ere eman dit, baina argazki horiek beste baterako utziko ditut. Ondo izan!

Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)
Mokozabala, bere izena ondo jarrita duela demostratzen


Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)


Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Objektibotik

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...