Macrolepiota procera
Galanperna
Zapore leuna eta tamaina handia lortzen duen onddoa izanik ez da harritzekoa Euskal Herriko perretxiko–biltzaile ugarik jasotzea. 25cm-tako txapel handi eta mamitsua gara dezake. Ez da bereziki zaila morfologikoki bereiztea antzekoak diren onddo toxikoetatik. Udatik udazkenera belardi eta bide bazterretan aurki dezakegun onddo ikusgarria da.
Argazkia: Antton Alberdi
Makromorfologia
Pileoa
Tamaina handiko pileoa garatzen duen espeziea da, normalean 7-15cm-ko diametroa izaten dutelarik, 20cm-dun txapela duten indibiduak behatu dira. Alea gaztea denean pileoa esferikoa izaten da, gero ganbila eta ale helduek txapel laua izaten dute. Pileoaren erdiko puntua, leuna eta distira gabea izaten da, gune honek hur kolorea izaten du. Ertzak fibrilatuak izaten ditu. Pileoan kolore zuri-beix-a da nagusi. Pileoaren gainaldean hur-iluneko ezkata konzentrikoak izaten ditu.
Estipea
Kolore zuria nagusi izan arren orbain beltzak azaltzen ditu. Azpi aldean bolba errez bereizten da, eraztuna bezala, hau bikoitza eta mugikorra izanik. Barrutik hutsa den estipea fibrotsua da. Bere izena, “procera”, daukan eite handiak ematen dio, izugarrizko txapela gara baitezake estipe luzearen gainean.
Orriak
Himenioa laminarra da. Laminak beraien artean askeak dira eta estipearen inguruan tarte libre bat uzten dute, eraztun bat bezala. Laminak estuak, irregularrak eta zuriak dira.
Mamia
Kolore zurikoa edo zertxobait arrosa izaten da. Irin usain oso atsegina dauka eta intxaur zapore leuna.
Mikromorfologia
Esporak
Hodi germinatzaile dun espora oboideoak, 15 – 22 x 9 -12μm-takoak. Esporada zuria aurkezten dute.
Ekologia
Habitata
Udatik udazken arte aurki daitekeen espeziea da, belardi, bide bazter eta konifero basoen gune aretsuetan.
Perretxiko-garaia
Udaberrian hasita udazkena bukatu arte azaltzen den onddoa da.
Jateko balioa
Onddo honek lortzen duen tamaina eta bere zapore legunagatik oso estimatrua da onddo-biltzaileen artean. Horretaz gain, espezie hau oso arrunta da gurean eta toxikoak diren galanpernetatik errez bereizten da lortzen duen tamainagatik