Onddoak

Russula cyanoxantha
Urretxa

Onddo honen mamia itxia izaten da, Russula virescens-ena bezala eta biei azkar erasotzen diete intsektuen larbek. Russulen artean biak dira estimatuenak jateko orduan. Russula zein Lactarius taldeko onddoak apurtzen ditugunean, hauek klariona bezala apurtzen dira, ez dira tarraten beste onddoak bezala. Lactarius taldekoak moztean latexa isurtzen dute, Russulak ez. Modu honetan bereizten dira bi taldeak. Urretxak, Russula veska-rekin nahasi daiteke, baina honek burdin sulfatoaz erreakzionatzen du kolore laranja indartsua emanez.

Argazkia: Errotari elkarte mikologikoa
Russula cyanoxantha

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/24
Azken eguneraketa: 2011/12/05
Bisita-kopurua: 1884

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Russulaceae
Deskribatzailea: (Schaeff.) Fr. 1863
Sinonimoak
Agaricus cyanoxanthus
Russula cutefracta
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

5-15cm-tako txapela izaten du. Hasieran globo-formakoa den arren onddoa heltzen den heinean zabaltzen joaten da. Hertza zorrotza izaten da, eta erdialdea zertxobait hondoratua. Heze dagoenean pixka bat lingirdatsua den kutikula dauka. Hau zimurtsua izaten da, erradialki kokaturiko zain ilunak izaten baititu. Kutikula hau errez bereizten da pileoko mamitik. Kutikulan kolore nahasketa bat azaltzen du, morexka, lila, berde iluna eta argia, grisa, urdina…

Estipea

Hanka, nahiko motza, zilindrikoa  eta bikortsua izaten da. Kolore zuria izaten du, kasu batzuetan kolore morexka izaten dute.

Orriak

Lamina erantsiak edo apur bat dekurrenteak, hauek nahiko itxiak izaten direlarik. Malguak diren kolore zuriko orriak izaten dituzte. Hausturaren aurrean erresistenteak dira laminak.

Mamia

Kolore zuria izaten du oro ar, baina kutikularen azpian kolore morexka azaltzen du. Mamia itxia izaten da. Burdin sulfatoarekin ez du erreakzionatzen, gibelurdinak (Russula virescens) egingo lukeen bezala. Usain gozokoa eta hur zaporekoa da.


Mikromorfologia

Esporak

Globo-itxurakoak edo eliptikoak, garatxo motzak garatzen dituzte. Esporada zuria izaten du. Espora amiloideak 7-9 x 6-6,5μm-takoak.


Ekologia

Habitata

Konifero zein hostozabalen basotan aurkitu daiteke, batez ere azken honetan.

Perretxiko-garaia

Uda eta udazkenean hazten den onddoa da. Onddo nahiko arrunt eta oso preziatua da perretxiko zaleen artean.

Jateko balioa

Bere zaporea dela eta Gibelurdinarekin batera Russulen artean bilatu eta estimatuena. Hala ere ale gazteak jatea gomendatzen da,  espezie honi oso azkar erasotzen baitiote intxektuen larbek.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...