Izeia
Abies alba

50 metrorarteko altuerak lor ditzaketen zuhaitz hostoiraunkor eta forma piramidalekoa da. Hostoak orratz formakoak eta zapalak dira. Gainazaletik berde ilunak badira ere, azpialdean zuriak diren bi estoma zerrenda dituzte. Monoikoak direnez lore eme zein arrak ale berberean daude, arrak adaburu guztietan zehar eta emeak eitearen goiko partean. Sortuko dituzten konoak tenteak eta oboideak dira eta ezkatez babestuta hazi hegaldunak gordeko dituzte, gero konoa garatzean ezkatak askatuz. Europako mendebaldean eta hegoaldean aurkitzen da, normalean altuera nahiko altuetan eta Iberiar penintsulan soilik pirinioetan aurkitzen denez Euskal Herrian soilik Nafarroan topatzen dira espezie honen populazio naturalak. Egurraren erretxina kopuru baxua dela eta, musika instrumentuak eta kaxak egiteko erabiltzen da, eta bere hostoetatik ateratzen diren olioak barnizak eta baltsamoak egiteko balio haundia dute. Enborretik tanino ateratzen da ontze prozesuetan erabiliko dena.

Abies alba

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
Miller
Estatusa
lc

Morfologia

Gimnospermo gehienak bezela hostoiraunkorra da eta 50 metroko altuera lor dezake. Forma konikoa eta estua du eta enborrak 6 metroko diametroa ineurtzera hel daiteke. Enborraren azala zuria da eta gaztetan nahiko leuna izaten da, hots, zartadurarik gabea, baina heldu bilakatu ahala zartatu egin daiteke. Adarkadura enborrarekiko perpendikularki hazten da eta geroz eta altuera gorago egon finagoak eta motzagoak dira. 

Hostoak

Orratz formakoak dira eta adaxka osoan zehar sakabanatuta agertzen dira. Bakunak dira, zapalak eta 3 zentimetroko luzeera lor dezakete. Gainalde berde iluna duten arren, azpialdean zuriak diren bi estoma zerrenda dute eta punta pixka bat borobildua dutenez ez dute ziztatzeko ahalmenik.

Loreak

Espezie monoikoa denez lore ar eta emeak ale berdinean garatzen dira. Hala ere, egitura ar eta emeak ez dira lore berdianeak agertzen (lore unisexualak dira eta ez hermafroditak), bakoiza bere aldetik euren infloreszentziak osatzen agertzen dira. Lore arrak adaxka guztietan agertzen dira eta kono zintzilikari horixkak dira. Emeak aldiz, puntatik gertu kokatzen dira eta gimnospermo gehienetan gertzatzen den bezela, egitura emea arrarena baino deigarriagoa da. Berdexkak eta tenteak dira eta anemofiliaren bidez ernaldu ostean pinaburuak emango dituzte.

Fruituak

Pinaburuak eitearen goikaldean kokatzen dira eta 10-20 zentimetrokoak, obatuak eta tenteak dira. Gazteak direneak berdexkak dira baina heldu ahalka marroi arre koloreak hartzen dituzte. Ezkatez eratuta daude eta bertan hazi hegaldunak gordetzen dituzte. Ezkatak, pinaburua heltzean eta haziak askatzean erori egiten dira pinaburuaren erdiko errakia agerian geratuz. Haziak hegaldunak dira eta forma triangeluarra dute, anemokoriaz barreiatzen lagunduko diena.

Antzeko espezieak

Picea abies

Izei gorriarekiko oso antzekoa bada ere, azken honen hostoen azpialdean ez daude estoma zerrenda zuriak, pinabura zintzilikaria da eta ezkata iraunkorrez osatuta dago. 


Pseudotsuga menziesii

Douglas izeiarekiko antzekoa da baina kasu honetan ere, douglasen pinaburuak zintzilikariak izateagatik bereizten da batik bat. Gainera pinaburuak trilobatuak diren estal ezkatak aurkezten ditu eta ez ditu estoma zuriko bi zerrenda hostoaren azpikaldean.

Banaketa

Eropa mendebaldeko eta hegoaldeko espeziea da, Euskal Herrian soilik Nafarroako pirineotan topatzen da, izan ere, Iberiar Penintsulan bakarrik Pirineoetan aurkitzen da menbaldelko banaketa muga hori baita. 

Abies alba Abies alba

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pseudotsuga menziesii
Douglas izeia
Picea abies
Izei gorria
Larix kaempferi
Alertze japoniarra
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix decidua
Alertze europarra


Ekologia

Hotza jasateko gai bada ere, izozte haundiekiko jasankortasun txikia du eta klima hezeak edo oso hezeak nahiago dituen arren, noizbehinkako lehorteak jasan ditzazke. Bestalde, lurzoruarekiko exigentzi maila txikia duenez ia edozein lurzoruri lotuta haz daideke, baina nahiago ditu lurzoru karetsuak eta emankorrak, bai eta sakonera nahikotxokoak. Ez du poluzioa oso ongi jasaten. Gaztaroan itzala behar izaten du.

Fenologia

Udaberrian loratzen da eta pinaburuak urte bereko udazkenean garatzen ditu.

Erabilerak

Zuhaitz espezie honen atal bat baino gehiago ustiatzen da. Hostoetatik ateratzen diren olio esentzialak barnizak eta baltsamoak egiteko erabiltzen dira, gainera propietate desinfektatzailea dutela pentsatzen da eta asmaren kontra erabiltzen dira. Infusioak egiteko begiak erabiltzen dira eta enborretik erauzten diren tatinoak materialen hontze prozesuetan erabiltzen dira. Enborraren erritxina kantitate txikiak, arintasunak, sendotasunak eta biguntasunak musika eta bestelako tresna egiteko material ezin hobea egiten dute, eta haintzinako greko eta eromatarrak etxebizitzak eta ontziak egiteko erabiltzen zuten. Bestalde apaingarri bezela balioa du, gabonetako zuhaitza bezela erabiltzen da baina horretarako zuhaitz oso gazteak edo helduen adarkadura haundiak erabiltzen dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Baso menditarrak sortzen ditu pagoarekin elkarrekintzan. Hazien sakabanaketarako ahalmen haundia duenez, espezie haintzindari ona da, hau da, jarraieran, sastrakadien fasetik baso batera pasatzean hazten den lehen zuhaitz espezietako bat da. Hazkuntzarako ahalmen haundi du hasieran eta urteak pasa ahala hazkuntza motelagoa izango du.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/01/31 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 2481 | Argazki nagusia: www.giardinocapracotta.unimol.it
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...