Alertze japoniarra
Larix kaempferi

Jatorri japoniarra duen eta 40 metroko garaiera lor dezakeen zuhaitz hostogalkorra da, are gehiago, Euskal Herian hostoerorkorrak diren gimnospermo espezie bakarretakoa da.Enborrarekiko perpendikularki hazten diren adar batzuk pixka bat zintzilikariak dira eta hostoak makroblastoetan dauden brakioblastoetan faszikulu eran antolatuta garatzen dira, azikula forma dute eta nahiko izaera bigunekoak dira.Sortu diren urtean bertan heltzen diren ugal egiturak garatzen dituzte, eta gimnospermoetan ohikoa izaten den bezela, egitura emea arra baino haundiagoa da. Egitura emeak tonalitate horixkakoak dire eta punta pixka bat kurbatua duten ezkata emankorretan hegodun haziak gordetzen ditu. Loraketa udaberrian den bitartean fruitua udazkenean helduko da.Basogintzarako espezie bezela ustiatu izan da Euskal Herrian.

Larix kaempferi

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
(Lamb.) Carriére
Estatusa
lc

Morfologia

40 m-ko garaiera lortzen duen gimnospermo hostogalkorra da, neguan hostoak galdu eta bere hezurdura zuzena adar horizontalez josia, zeinak altuerangora egin ahala laburragoak diren, ikusi daiteke.

Udaberri partean hosto berriak garatzen ditu itxura piramidala hartuz.

Bestalde, enborraren diametroa metro bat izatera heltzen da normalean, eta adarrak perpendikularki hazten dira enborrarekiko, horietako gutxi batzuk pixka bat zintzilikariak izaten dira.

Hostoak

Azikula formakoak dira eta makroblastoetan dauden brakiobloastoetan faszikulu eran antolatuta agertzen dira.

2-5 zm-ko luzeera dute, bigunak dira eta berde glauko kolorea dute batik bat, azpikaldean kolore griseko bi estoma zerrenda aurkeztuz.

Udazkenean arbolatik erortzean kolore hori-laranja hartzen dute, zuhaitz  hostoerorkorren hostoak egiten duten lez.

Loreak

Udaberrian loratzen da eta egitura emea hasieran berdexka bada ere denborarekin tonalitate horiak hartzen ditu. Kono bat da eta luze bezain zabala da.

Lore arra txikiagoa da eta espiral egitura dauka, estaminak ezkatez babestuta daude. 

Fruituak

Estrobiloak hasieran berdexkak badira ere, horixkak bihurtzen dira heldutasuna lortu ahala eta tamainia nahiko txikikoak dira.

Urtean bertan heltzen dira baina zuhaitzean urte gehiagoz iraun dezakete, kasu horietan kolore gris-beltzekoak bihurtzen dira.

Konoa ezkata iraunkorrezez osatuta dago eta ezkatetan babestuta hegodun haziak daude, ezkata horiek ezkata hazidunak dira eta punta pixka bat kurbatua daukate. 

Antzeko espezieak

Larix decidua
Larix decidua

Bi alertze hauek dira Euskal Herrian zehar topa daitezkeenak, hala ere, aipatutako azkeneko hau jatorriz Europarra da.

Larix decidua-ren azikulak ez dituzte estoma zerrendak azpikaldean eta kono emeak kolore gorrixkakoak dira. Hazia babesten eta heltzen dituzten ezkatak gainera ez dute punta kurbatua.

Banaketa

Jatorriz Japoniakoa bada ere, Europa ipar eta mendebaldean hainbat landaketetan agertzen den espeziea da. 

Euskal Herriak, batik bat Gipuzkuan landatu den espeziea da, baina Nafarroako iparraldean eta Bizkaian ere landatu izan da. Araban baita baina gutxiago, izan ere, hezetasuna gustoko duen espeziea da eta kantauriar isurian agertzen da maiztasun haundiago batean.

Normalean 400 m-tatik goragoko ingurunetan landatu izan dira.

Larix kaempferi Larix kaempferi

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pseudotsuga menziesii
Douglas izeia
Picea abies
Izei gorria
Abies alba
Izeia
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix decidua
Alertze europarra


Ekologia

Hezetasuna gustoko duen espeziea denez lehorte garaiak dauden inguruetan ez da maiztasun haundi batean hazten.

Tenperatura epelak eta hotzak jasaten ditu eta lurzoru nahiko askeetan edo lausoetan eta sakonera haundikoetan hazten da. 

Fenologia

Loraketa udaberrian ematen da, gutxi gorabehera maiatza inguruan, eta fruituen garapena urte bereko udazkenean.

Erabilerak

Espezie honen landaketak egin dira gerora enborra hustiatzeko.

Egurra pasta desberdinak eta hainbat artikulu mota egiteko erabiltzen da, gainera, enbor txikiak eta adarrak maiz hesiak egiteko erabiltzen ere.

Hainbat tokitan balioko egurra kontsideratzen da hezetasuna sobera ongi jasateko gai delako.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Landaketak egin izan dira espezie honekin, eta ohianpeak nahiko garbiak uzten dituela ikusi da. Bertan gramineo espezie batzuk eta bestelako landare espezie gutxi gehiago agertzen dira. 

Kontserbazioa

IUCN-n arrisku gabeko espeziea bezela sailkatzen da.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/01/21 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1557 | Argazki nagusia: Derek Ramsey (Wikimedia Commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...