Izei gorria
Picea abies

Gimnospermoetan ohikoa den legez beti berde mantentzen den zuhaitza da eta 60 metroko altuera lor dezake, gainera 600 urteko bizia duten aleak topatu izan dira. Enborrarekiko perpendikularki eta erregularki agertzen diren adarrak garatzen ditu, altueran laburragoak direnak eiteari forma triangeluarra emanez. Hostoak azikularrak eta tetragonalak dira eta espexie monoikoa denez, ale berean egitura ar eta emeak agertzen dira. Estrobilo arrak zintzilikariak diren bitartean emeak tenteak eta deigarriagoak izaten dira. Garatzean ematen dituzten pinaburuak zintzilikariak izaten dira eta hazi hegaldun eta triangeluarrak gordetzen dituzte.  Jatorriz europa erdialde eta iparraldekoa bada ere, apingarri bezela eta gabonetako zuhaitz bezalako erabileretako landatu izan da kantauriar kostaldean.

Picea abies

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
(L.) Karsten
Estatusa
lc

Morfologia

Gimnospermoa den zuhaitz honek 60 metroko altuerak lortzen ditu eta indibiduo berean, estrobilo desberdinetan, sexu biak topatzen dira, hau da, ale berean kono arrak eta emeak daude (monoikoa da). Gimnospermoetan ohikoa den legez, hostoiraunkorra da. Sustrai sistema gutxi garatua duenez, ez du lurzoruan tinko finkatzeko gaitasun oso haundirik. Enbor manoxilikoa du, azala tonu grisak dauzka eta leuna izaten da gaztaroan, urteak pasa ahala zartatzen doala. Enborrarekiko perpendikularki, bertiziloetan eta oinetik hasita adarrak garatzen dira, altuerarekin luzeera laburragokoak dituzte eta goranzka inklinatuta egoten dira eiteari forma triangeluarra emanez. Helduak kolore arre-berde ilunekoak izaten dira, gazteak aldiz kolore argiagokoak eta maiz iletsuak.

Hostoak

Hosto bakunak eta berde ilunak ditu, eta azikularrak eta tetragonalak dira. Ziztatzaileak dira eta gaztaroan kolore berde argikoak badira ere, heldu ahala tonalitate berde ilunak hartzen dituzte.

Loreak

Bai arrak zein emeak eite berean agertzen dira. Estrobilo arrak txikiagoak dira eta zintzilikariak, kolore arrekoak eta oboidalak. Kopuru haundi batean agertzen dira zuhaitz osoan zehar eta polinizazioa anemofiliaren bidez denez haizez garraiatzen diren polen ale txiki ugari izango dituzte. Udaberrian maiz lurzoru osoa horiz tindatua geratzen da zuhaitz hauen inguruan. Emeak haundiagoak dira, tenteak eta forma zilindrikoa izaten dute.Hasierako kolorea (heldugabekoa) berde gorrixka da eta heldu egiten direnean tonalitate marroixkak hartzen ditu. Normalean terminalak dira.

Fruituak

Ernalketaren ostean garatzen diren pinaburuak zintzilikariak dira forma oboidal-zilindrikoarekin. Punta borobildudun eta inklusoak  dituzten estal ezkatak dituzte triangeluarrak diren haziak babesten. Hazi horiek eurak baino haundiagoak diren hegalak dauzkate anemokoriaz barreiatuak izateko.

Antzeko espezieak

Abies alba
Abies alba

Izei arruntarekiko desberdintasun nagusia izei gorriaren pinaburuak zintzilikariak direla da, eta izei arruntarenak tenteak. Bestalde, hostoen azpialdean fijatuz gero, izei arruntak bi estoma zerrenda zuri ditu  eta izei gorriak ez. Gainera izearen pinaburuaren ezkatak, haziak heltzean erori egiten dira erdiko erraia agerak utziz eta izei gorriarenak ez.


Pseudotsuga menziesii

Douglas izearekiko desberdintasun nagusia pinaburuan zentratzen da. Azken honek estal ezkata trilobatuak ditu izei gorriak gingil gabeak dituen bitartean.

Banaketa

Europako iparraldetik hegoalderako sakabanaketa duen landarea da, berez Euskal Herriko espeziea ez bada ere atlantiar isurialdean landatua izan da. Iparraldeko herrialdeetan lautadetako espeziea da eta erdi-hegoaldeko zonetan zuhaitz menditar bezela agertzen da.

Picea abies Picea abies

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pseudotsuga menziesii
Douglas izeia
Abies alba
Izeia
Larix kaempferi
Alertze japoniarra
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix decidua
Alertze europarra


Ekologia

Kolonizatzeko gaitasun haundia duen espeziea denez, soildutako lurzoruetan aintzindaria den espeziea izaten da. Sakonera haundiko lurrak eta lur basofiloak (kalizak) nahiago izaten ditu. Argitasun dexente behar izaten dute eta hezetasun altuko guneak, haize askoko inguruneetan erresistentzia txikia izaten dute sustrai sistema oso garatua ez izateagatik. 

Fenologia

Estrobilo ar eta emeak maiatzean loratzen dira eta udazken berdinean fruituak garatzen dira.

Erabilerak

Hazkuntza geldoa badu ere, enborra oso preziatua denez Euskal Herrian zehar landaketa dexente egin dira. Gainera gabonetako zuhaitz bezela eta parkeetan apaingarri bezela erabiltzen da. Papergintzan baliotsua da, eta bere erretxina sendagai natural bezela baliotsua denez eztiarekin batera katarroaren aurka erabiltzen da. 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Bere izaera dela eta oihanpe pobreko lurrak izaten direnez landare espezie gutxi topatu ohi dira bere inguruetan. 

Kontserbazioa

IUCN zerrendan arrisku gabea bezela agertzen da

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/01/31 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1950 | Argazki nagusia: Crusier (Wikimedia Commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...