Onddoak

Amanita muscaria
Kuleto faltsua

Aski ezaguna den onddoa da honako hau, batez ere “pottokien” etxea zelako. Ez da harritzekoa, onddoa ikusgarria baita eta kolore deigarriak ditu. Hala ere kontuz izan behar da onddo honekin, intoxikazio eta aluzninazio nahiko larriak eragiten baititu.  Zenbait intoxikazioren eragilea da, Amanita caesarearekin nahasten baita.

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Amanita muscaria

Artikuluari buruz
Egilea: erabiltzailea
Sorrera: 2012/11/21
Azken eguneraketa: 2023/02/04
Bisita-kopurua: 1563

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (L.: Fr) Lam.
Sinonimoak
Agaricus muscarius
Agaricus imperialis
Agaricus nobilis
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai


Galeria

Kuleto faltsu
( 2012/11/03 )
Kuleto faltsu
( 2012/11/03 )
Kuleto faltsu
( 2012/11/03 )
Kuleto faltsua
( 2011/10/23 )

Makromorfologia

Pileoa

8-20 cm tako pileoa garatzen du onddo honek, beraz nahiko onddo handia da.  Ertza ildaskatua izaten du, hau nabarmenagoa da ale helduetan.  Hasieran txapel hemisferikoa izaten dute, baina alea heltzerakoan zabaldu egiten da.  Kutikula bereizgarria dauka, tonu gorri-laranjak baitira bertan nagusi. Kutikularen gainean kroskoaren arrastoak izaten dute, elur malutak bailitzan. Euriaren eraginez hauek desagertu egin daitezke.  Eguraldi hezearekin, azala likatsua eta distiratsua izaten da. 

Estipea

Txapelarekiko proportzionala den hanka izaten dute, hau da, nahiko handia izaten da, 8-22 x 2-4 cm.  Kolore zurikoa den hanka txapelerantz doan heinean estutu egiten da. Bertan eraztun zabal bat izaten du. Kroskoaren inguruan hanka loditu egiten da eta kotoiaren itxura hartzen du.

Orriak

Orriak zuri krema kolorekoak dira, zabalak, askeak eta hertsiak.

Mamia

Kolore zurikoa da, kutikularen azpian izan ezik, bertan kolore hori-laranja izaten baitu. Usain ahula eta zapore gozoa dauka


Mikromorfologia

Esporak

Esporada zuria duen onddoa da. Espora eliptikoak ez  dira amiloideak izaten. 10-12 x 6-7 μm.


Ekologia

Habitata

Hostozabal zein koniferoen basoetan aurkitzen da onddo hau.

Perretxiko-garaia

Udazken erdi aldetik negua hasi bitarte ikus daiteke onddo hau gure basoetan, nahiko ugaria baita.

Jateko balioa

Onddo hau ez da jangarria aluzinagarria baita eta hesteetako arazo larriak eragiten baititu.  Horretaz gain nerbio-sisteman arazoak eragiten ditu. Ala ere Errusiako zenbait tribuk, onddo honen infusioak hartzen dituzte haluzinazioak izateko, baina hau ez da gomendagarria, nahiko bortitza baita.  Intoxikazio atropinoidearen eragilea da. 

Antzeko espezieak
Amanita caesarea

Bi onddo hauek sarritan nahastu dira,  azken hau oso preziatua eta bilatua baita. Batez ere   3 puntutan bereizten dira. A. caesarea-k bolba zuri eta ikusgarria izaten du. Hanka, eraztuna eta laminak kolore horikoak izaten ditu, A. muscaria-k ordea zuria. Azkenik  kuletoak  txapelean ez du orbainik izaten eta kuleto faltsuak bai. Hala ere honekin kontu izan behar da, euriaren eraginez A. muscaria-k orbainak galdu baititzake. 

Kuletoa ( Amanita caesarea )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...