Onddoak

Amanita caesarea
Kuletoa

Jangarri bikaina eta oso preziatua den onddoa da, uda-udazken aldera agertzen da baso hostoerorkorretan gehienbat. Maiz antzeko morfologia duen Amanita muscaria onddo toxikoarekin nahasten da. Bien arteko desberdintasun nagusia Amanita muscarearia-k pileoan dituen maluta txuriak dira.

Argazkia: http://lazov.eu/en/presni-gaba-bulka.html
Amanita caesarea

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/08
Azken eguneraketa: 2012/11/14
Bisita-kopurua: 2261

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (Scop.) Pers. 1801
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

8-20 cm-ko diametroa har dezake. Hasieran txuria den bolba batez estalita dago, behin hazten hasten denean apurtu eta kolore gorri-laranga hartzen du. Hasierako forma ganbila bada ere hazi ahala lautzen hasten da eta ertzak ildaskatzen. Txapela biluzia, leuna eta likatsua da noizbehinka bolba zati handiak agertzen direlarik. Nahiko haragitsua eta bolumenduna da.

Estipea

Lodia eta zilindrikoa da eta oinean erraboil bat dauka. Goikaldetik horixka koloreko eraztun bat dauka, azpialdean bolba txuri haundi bat aurkitzen den bitartean. Neurriak 8-15 x 2-3 cm-koak dira gutxi gora behera.

Orriak

Orriek eraztunaren antzeko kolore horixka hartzen dute eta euren artean oso gertu ageri dira.

Mamia

Oso onddo mamitsua da, eta gehienbat txuria bada ere txapelaren azalaren azpian kolore horixkako mamia ageri da. Usain eta zapore onekoa da.


Mikromorfologia

Esporak

Forma eliptikoa eta kolore txuriko esporak ditu. Ez-amiloideak dira eta neurriak 8-14 x 6-7 mikrakoak dira.


Ekologia

Habitata

Gehienbat hostoerorkorren basoetan ateratzen da, hala nola harizti, gaztainondo eta pagadietan. Hala ere, koniferoen basoetan ere aurki daiteke. Uda-udazken aldera hazten da eta silizeo askoko basoak oso gustoko ditu. Espezie termofiloa da, izan ere, bero handiko egunen ostean hazten da batik bat.


Habitat bereko espezie batzuk:
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea
Mitra-zuria
Helvella crispa
Antrodia serialis
Lanperna horia
Amanita gemmata


Perretxiko-garaia

Uda-udazken partean hazten da ikuskorra den fruitu gorputza.

Jateko balioa

Oso preziatua da perretxikozaleen artean. Jangarri bikaina da eta 'perretxikoen erregina' izenez ezagutzen da.

Antzeko espezieak
Amanita muscaria

Genero berekoa den onddo honekin maiz nahasten da. Baina bien desberdintasun nagusia Amanita muscaria-k pileoan dituen elur maluta modukoak dira, errezel unibertsalaren hondarrak.


Amanita phalloides

Amanita caesarea-rekin nahastu izanagatik onddo honen intoxikazioak eman izan dira. Izan ere, genero bereko bi onddo espezie hauek nahiko antzekoak badira ere, Amanita phalloides-en pileoaren kolorea horixkagoa da Amanita caesarearena baino.

Hiltzaile berdea ( Amanita phalloides )

Rusulla aurata

Rusulla aurata onddoarekin ere nahas daiteke, bien pileoak kolore antzekoa eta lamina horixkak dituelako. Hala ere, ez luke ondorio txarrik ekarriko biak jangarriak baitira.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...