Baso hauek baldintza atlantiko epeletan sortzen dira. Urteko bataz besteko tenperatura 8-14ºC-koa da eta 900-1800 mm euri jasotzen dira urtean. Neguak oso euritsuak eta epelak dira eta zonalde eurosiberiar eta eskualde mediterraneoen arteko trantsizio zonaldean daudela esan daiteke. Gainera, altuera desberdinetan ager daitezke mota honetako basoak, itsas mailatik hasi eta mendietako magaletaraino.
Hori dela eta, flora eta fauna dibertsitatea handia dute. 2000 landare baskular espezie baino gehiago aurki daitezke mota honetako basoetan eta bertako espezieen %10-20 endemikoa da.
Altitude txikian aurkitzen diren baso hostoerorkor atlantikoetako landare arruntenetako batzuk haritz kanduduna, lizarra, ezki hostozabala, ezki hostotxikia, zumar hostozabala, astigar zuria eta astigar zorrotza dira. Era berean, ohianpean iratze eta goroldio ugari agertu ohi da. Aldiz, altitude ertain eta altuagoetan ametza eta pagoa dira arruntagoak. Hezetasun baldintza hauek ezinhobeak dira onddoentzako eta beraz, bertan aurki daitezken onddo espezieak ez dira gutxi.
Baina baso hauek batik bat ugaztun dibertsitate altuagatik dira ezagunak. Basurdea, oreinak, orkatzak... ikustea ez da zaila suertatzen. Hegaztietatik aipagarrienak basoilarra, okilak, arrano beltza eta lagopodo zuria daude. Hala ere hegazti harrapari kopurua handia da.