Onddoak

Aleuria aurantia
Katilu laranja

Katilu laranja, laranja kolore biziko askomikoto ederra da. Tamainari dagokionez ertaina da, nahiz eta, ale handienak 10 cm-tako diametroa izan. Neguan eta udaberri hasieran agertzen den onddoa da, bai hostozabalen bai koniferoen basoetan, onddo honek ezinbestekoa dauka inguruan hezetasun handia izatea. Jangarria baldin bada ere, ez dauka inongo baliorik, usain eta zapore nabarmenik ez baitauka. 

Argazkia: Jerzy Opioła
Aleuria aurantia

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2013/03/20
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1861

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Ascomycota
Klasea: Pezizomycotina
Ordena: Pezizales
Familia: Pyronemataceae
Deskribatzailea: (Pers.: Fr.) Fuckel
Sinonimoak
Helvella coccinea
Peziza aurantia
Scodellina aurantia
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Tamaina ertaineko askomikotoa da. 2-10 cm-tako diametroko askoma garatzen du. Hasieran, kopa itxura izaten badu ere, alea zahartzen doan heinean, forma galtzen doa eta hertza biribilkatzen joaten da. Koparen barrualdeak kolore laranja distiratsu ikusgarria dauka eta leuna izaten da. Kanpoaldea laranja kolorekoa bada ere, hau, askoz apalago izaten da, ia kolore zuria duela esan daiteke.  

Hankarik ez duenez, karpoforoa zuzenean lurrean txertatzen da. Fruitu gorputzaren gune gogorrenetik, erdialdetik, itsasten da lurrari.

Mamiak kolore laranja argia dauka. Mehea izateaz gain hauskorra da. Ez dauka usain eta zapore berezirik.


Mikromorfologia

Askoak

Asko oktosporikoak 185-200 x 10-13 µm tamaina dute.

Esporak

Kolore zuriko esporak dituen onddoa da katilu laranja. Esporak elipsoidalak dira eta puntan kolore ilunagoko bi garatxo dituzte. 15-20 x 8-11 µm-tako espora apaindua, erretikulatuak izaten dira. Onddo hauen esporada begi hutsez ikustea erreza da, nahiko da ale batzuk jasotzea eta kristalezko eduki-ontzi baten sartu eta tapa jartzea. Denbora batera tapa zabalduz gero kolore zuriko laino bat ikusiko dugu irteten. Hauek esporak dira, eta berehalako tenperatura aldaketak eragiten du espora isurtzea.


Ekologia

Habitata

Bai hostozabaletan bai koniferoez osaturiko basoen soilgunetan. Gure basoetan ugaria den onddo da. 

 


Habitat bereko espezie batzuk:
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Gibelurdina
Russula virescens
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Ganoderma pfeifferi
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea


Perretxiko-garaia

Neguan eta udaberri hasieran agertzen den onddoa da.

Jateko balioa

Jateko ona da, baina ez dauka balio handirik oso mami gutxiko onddoa baita.

Antzeko espezieak
Sarcoscypha coccinea

Onddo hauen antzekotasuna handia bada ere ezberdintzeko nahiko errazak dira. Aleuria aurantia onddoa lurrean hasten da S. coccinea  ordea egur hilean hasten den onddoa da. Beste ezberdintasun nabarmena kolorea da: “Katilu laranjak”, izena adierazten duen bezala kolore laranjakoa da eta “txanogorritxu” bezala ezagutzen den onddoak ere izenari erreferentzia egiten dio eta kolore gorri eskarlata da.


Scutillenia eta Melastiza

Bi onddo hauek ere Aleuria aurantiarekin nahastu egin daitezke baina txikiagoak dira eta ertza iletsua izaten dute. 


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...