Honako hau, kolore hori-zuria daukan onddo ederra da. Gure basoetan nahiko ugaria da espezie. Ez da toxikoa, baina ez da jatea gomendatzen Amanita toxikoekin nahiko errez nahastu baitaiteke. Ala ere, bereizi-erreza da, errefau, zein patata gordinaren usain nabarmena baitauka.
Onddo honek tamaina ertaineko txapela dauka, 4-10 cm-takoa. Koloreari dagokionez zuri-horia edo zuri-berdezka izaten da. Kutikula errez bereizten da mamitik eta eguraldia hezea denean pittin bat likatsua izaten da. Kutikularen ertza laua dauka. Onddo honen pileoa, garatzen ari den bitartean aldatzen doa, hasieran ganbila baita eta ale zahartzen den heinean lautzen joaten da. Kolore zuriko bolbaren arrastoak izan ditzake kutikulan.
Pileoarekin erkatuz nahiko estipe handia garatzen du, 5-12 x 1-1,5 cm-takoa. Forma zilindrikoa eta kolore zuria dauka, hasieran betea bada ere hau denborarekin hustu egiten da. Kolore zuriko eraztun zintzilikaria eta erraboila izaten du.
Orriak libreak, hertsiak eta zuriak izaten dira. Batzuk kolore horiko orbainak izaten dituzte.
Kolore zuriko mamia izaten du. Presio apur bat eragiterakoan nahiko errez apurtzen dena. Patata gordinaren eta errefauaren usaina dauka. Zaporeari dagokionez gozoa da, baina ez da batere atsegina.
Generokide gehienak bezala esporada zuria duen onddoa da. Espora amiloideak, obalatuak edo globo itxurakoak dira. 8-10 x 7-9m.
Hostozabal zein koniferoetan aurkitzen den onddoa da. Hau, gure basoetan nahiko arrunta izanik. Hostozabaletan, pago, urki zein hariztietan aurkitzen da batez ere.
Udatik, negua hasi bitarte aurkitzen den onddoa da. Ala ere bere garai optimoa udazkena izaten da.
Jateko exkaxa da, ez baitauka zapore ez usain atseginik.
Espezie honekin antzekotasun txikia badauka ere hauek ondo bereizi behar dira, bata hiltzailea baita eta besteak ez du inolako ondoriorik. Bereizteko modurik errazena, A. Citrinak daukan usaina da, honek errefau edo patata gordinarena baitauka. A. Phalloidesek usain gozoa izanik.
Hiltzaile berdea ( Amanita phalloides ) |