Onddoak

Amanita phalloides
Hiltzaile berdea

Perretxiko hilgarria. Perretxikoak biltzen hasi aurretik oso ondo ezagutu behar da, izan ere, perretxikoak jateagatik heriotza dakarten pozoinduren %90a eragiten du. Espainiako Gerra ondoko “gose garaian” Euskal Herrian, pozoidura eta heriotza asko gertatzen ziren. Gaur egun ordea arraroak dira perretxiko honek eragindako pozoindurak batetik perretxiko biltzaileen artean oso ezaguna delako eta bestetik, ospitaleak ere ekipamendu eta pertsonal egokia dutelako.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Amanita phalloides

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/13
Azken eguneraketa: 2012/01/26
Bisita-kopurua: 1194

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (Vaill. ex Fr.) Link (1833)
Sinonimoak
Agaricus phalloides
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapelak 6-12 cm-ko izaten du, eta hasieran forma hemisferiko edo ganbila agertu arren, pixkanaka laundu egiten zaio. Kolore oso aldakorra du, askotan olibaxka edo berde-horixka, bestetan berriz, zuri berdexka edo erabat zuria. Ager dezakeen kolorearen arabera barietate desberdinak bereizten dira. Kutikula likatsua bihurtzen da eguraldia hezea denean. Ertza mehea eta leuna da. Belo osoaren arrastoa oso gutxitan izaten duen arren, agertzen den kasuetan zati handi eta bakarrari dagokio. Horren arrazoia perretxikoa eguraldi lehorrean hazi izana da.

Estipea

Oina liraina eta zurixka edo berde horixka kolorekoa da, tigrearen antzeko mantxa berdexkekin. Erraboilduna, bolba zuri, elastiko eta zabalaz estalia. Goian eraztun zabal eta fibrotsua, zahartzarora arte iraunkorra eta kolore zurikoa.

Orriak

Orri hertsi eta libreak, kolore zurikoak eta tonu berdexkarekin ertz aldean batez ere. Hasieran orriak errezelaz guztiz estallia daude baina gero, pixkanaka txapelaren ertzetik apurtzen hasten da, zintzilik geratu arte.

Mamia

Mamia samurra da, txapel aldean pixka bat lodiagoa. Ale gazteak ez du usain handirik, heldutan berriz, txarra da.


Mikromorfologia

Esporak

Esporek 7-11 x 6-10 μm-ko tamaina izaten dute eta eliptikoak, zuriak eta amiloideak dira.


Ekologia

Habitata

Taldeka ateratzen da hostozabal eta koniferoen basoetan.

Perretxiko-garaia

Uda eta udazkenean ateratzen da perretxiko hau.

Jateko balioa

Hilgarria da.

Antzeko espezieak
Russula berdeak

Russulek ez bezala, amanitek bolba dute. Gainera amanitetan aurkitzen den eraztuna ere ez da ageri Russuletan. Nahasmenik gerta ez dadin garrantzitsua da perretxikoa mozterakoan kontu handia izatea, bolba baduen behatu ahal izateko.


Tricholoma berdeak

Tricholoma berdeek ez dute bolbarik ezta eraztunik ere. Bolba baduen ala ez ikusteko, perretxikoa mozterako orduan kontu handia izan behar da.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...