Baso hauek klima mediterraneoetan eratzen dira, negu epel, uda lehor eta udazken eta udaberri euritsuak dauden lekuetan, hain zuzen. Ondorioz, begetazioa xerofiloa da, udako lehorteak jasateko prestatua. Suak paper garrantzitsua jokatzen du baso hauen dinamikan eta hori dela eta, bertako espezieek mekanismo ugari garatu dituzte suteetara moldatzeko (enbor-azal lodiak, berriro hazteko gaitasun handia...).
Euskal Herrian habitat hau Kantauriar Mendikateko hego magalean hasten da eta Nafarroako hegoalderaino zabaldu. Zuhaitz arruntenak pinuak dira, bereziki pinu gorria, baina baita ipuruak ere. Gainera, hainbat onddo espezieren bizileku ere badira.
Faunari dagokionean, beste habitat mediterraneo batzuk baino txiroagoa da eta hegaztiak izan ohi dira pinadi hauetako espezierik arruntenak.