Hontza zuria
Tyto alba

Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da.

Tyto alba

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Strigiformes
Familia
Tytonidae
Deskribatzailea
Scopoli (1769)
Estatusa
lc

Deskribapena

Hotz zuri heldu eta gazteak oso antzekoak dira itxurari dagokionez. Bizkarraldea eta hegoen goialdea gorrixkak dira, gris eta urre koloreko tonalitateekin batera. Burua horixka izan ohi da, goialdean gris tonalitate batzuk agertzen diren arren. Zuri-urre koloreko luma txikiz estaliriko bihotz formako aurpegia izan ohi dute. Tripa aldea eta hegoen behealdeak zuriak dira, hainbat puntu beltz agertzen direlarik. Hankak gorputzetik asko bereizten dira eta zuriak izan ohi dira.

Banaketa

Hontz zuria mundu guztian oso zabaldurik dagoen hegaztia da. Bi poloak, Alaska, Saharako basamortua eta Asia erdialdean ezik, gainerako leku guztietan aurki baitaiteke. Europan, ia lurralde guztian aurkitu daitezke, Eskandinavia eta Europa ekialdea salbu. Euskal Herriko ingurune ia guztietan agertu ohi da, baita ingurune zingiratsuetan ere.

Europako mendebaldeko populazioak sedentarioak dira, ez dute migratzen. Iparraldeko hontza zuriek berriz bidaia luzeak egiten omen dituzte, elkagai bila batez ere. Ezin esan, ordea, migratzaileak direnik.

Habitata

Ingurune ia guztietan aurki daitekeen hegaztia da, normalean 1.500 metrotik beherako altueretan.

Askotariko lekuetan eratzen dituzte habiak txori hauek: enborretako zuloetan, harkaitzetako arrakaletan... Halere, bizileku erabilienak gizakiak eraikirikoak izan ohi dira, baserriak, elizak eta baita eraikuntza modernoak ere. Ez du habiarik eraikitzen, eta arrautzak zuzenean lurrean pausatzen ditu, nahiz eta egagropila eta bestelako hondakinak jartzen dituen arrautzen azpian apur ez daitezen. Errunaldia martxoa inguruan hasten da eta ekaina erdialdera arte iraun ohi du. Urtean bi errunaldi burutu ditzakete.



Habitat bereko espezie gehiago

Plecotus austriacus
Asio otus
Asio flammeus
Talpa europaea
Lepus granatensis
Talpa occidentalis
Eptesicus serotinus
Pipistrellus kuhlii
Rattus rattus
Chalcides bedriagai
Suncus etruscus
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Lymnocryptes minimus
Lacerta schreiberi
Aglais urticae
Crocidura suaveolens
Luscinia megarhynchos
Prunella modularis
Troglodytes troglodytes
Mustela nivalis
Colias croceus
Rhinolophus hipposideros
Microtus agrestis
Sorex minutus
Mus spretus
Pica pica
Myotis blythii
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Myotis bechsteinii
Meles meles
Plecotus auritus
Bubo bubo
Aquila fasciata
Aquila pennata
Alytes obstetricans
Apodemus flavicollis
Motacilla cinerea
Phoenicurus phoenicurus
Rana temporaria
Rana dalmatina
Pipistrellus nathusii
Galerida cristata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Neophron percnopterus
Tadarida teniotis
Ardea cinerea
Fringilla coelebs
Blanus cinereus
Canis lupus
Falco peregrinus
Ciconia nigra
Milvus migrans
Falco tinnunculus
Circaetus gallicus
Passer domesticus
Milvus milvus
Alauda arvensis
Crocidura russula
Dendrocopos major
Scolopax rusticola
Picus sharpei
Dryocopus martius
Martes martes
Dendrocopos medius
Accipiter nisus
Erinaceus europaeus
Coracias garrulus
Accipiter gentilis
Dendrocopos minor
Salamandra salamandra
Lepus europaeus
Martes foina
Sciurus vulgaris
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Rhinolophus ferrumequinum
Garrulus glandarius
Vulpes vulpes
Vanessa atalanta
Pipistrellus pipistrellus
Mus musculus
Myodes glareolus
Glis glis
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Erithacus rubecula
Apodemus sylvaticus
Turdus merula
Turdus philomelos
Micromys minutus
Cyanistes caeruleus
Sus scrofa
Rhinolophus euryale
Microtus duodecimcostatus
Microtus lusitanicus
Otus scops
Athene noctua
Jynx torquilla
Strix aluco
Microtus cabrerae
Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Dama dama
Hyla molleri
Buteo buteo
Anguis fragilis
Aquila chrysaetos
Barbastella barbastellus
Myotis nattereri
Nyctalus lasiopterus
Nyctalus noctula
Myotis myotis
Myotis emarginatus
Nyctalus leisleri
Ursus arctos


Elikadura

Hegazti hauek, batez ere, mikrougaztunez (saguak, arratoiak, satorrak), anfibioz (igelak, apoak) eta intsektuez elikatzen dira. Hala ere, hegazti batzuk ehizatzen dituzte.

Ugalketa eta ontogenia

Ugalketa garaia martxotik urrira bitartean luzatzen da, baina gizakitik gertu bizitzeak elikagaia errazten dionez eta habia leku ezkutuetan egiten duenez hontza zuria gai da urte osoan ugatzeko.

4-7 arrautza erruten dituzte eta 30 egun ingururen buruan txitak jaiotzen dira. Honen ondoren, elikagai nahiko badago bigarren errunaldi bat ere egon daiteke. Txitak ez dira guztiak aldi berean jaiotzen, eta jaiotze ordena horrek elikatzeko hurrenkera markatuko die. Elikagaiak emeak zein arrak ematen dizkiete txitei, baina emea izaten da ehizakinak zatitzeaz eta txitei mokora emateaz arduratzen dena. Txitek 50-55 egun dauzkatenean hegan egiteko gai dira. Burujabetza, berriz, 2-3 aste beranduago lortzen dute.

Bizimodua

Hontza gehienak bezala, hontza zuria gautarra da. Hala ere, zenbaitetan ilunabarra baino apur bat lehenago ere ikusi daiteke hegan. Hegoen aurrekaldean, hegan egitean haizearen kontra egiten duen aldean, luma berezi batzuk dauzka (hontza gehienek bezala) eta horri esker hegaldi isilak egiten ditu, ehiza izugarri erraztuz.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez dute ia etsai naturalik. Hala ere, hontz handia (Bubo bubo) bezalako hegaztien harrapakin izan daitezke kasu zehatz batzuetan.

Kontserbazioa

IUCN erakundeak mundu mailan mehatxurik gabe sailkatzen du. Arrazoiak honakoak dira: oso banaketa eremu zabala du, eta banaketa eremu horretan ez da populazioaren % 30a baino gainbehera handiagorik ikusi; gainera, populazioa oso handia da (10.000 ale heldu baino gehiago).

Garai batean baserrietako eta herri txikietako oso ohiko biztanlea zen. Azkenaldian, ordea, landa eremua izugarri aldatu eta biztanleria asko murriztu da, eta badirudi horrek hontza zuriari eragin liezaiokeela. Horregatik Interes Bereziko espeziea da Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoaren arabera eta Hegaztien Liburu Gorriak "mehatxuan" sailkatzen du.

Esteka interesgarriak


Egilea: Antton Alberdi eta Garikoitz Perurena | Sorrera: 2012/01/09 | Azken eguneraketa: 2013/02/16 | Bisita-kopurua: 3775 | Argazki nagusia: Luc Viatour (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...