Uzta-sagua
Micromys minutus

Europan aurkitzen den sagu txikiena izan arren, oso ondo moldatu da gizakiak eraldaturiko eremuetara eta egun, gehiagotan aurkitzen da  zekale landaketetan larreetan baino.

Micromys minutus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Rodentia
Familia
Muridae
Deskribatzailea
Pallas, 1771
Estatusa
lc

Deskribapena

Europan ezagutzen den muridorik txikiena da 6-15 g pisatzen dituelarik. Kolorea  marroi gorriska izaten du alde dortsalean (banako gazteenetan tonu grisaskagoekin)  eta zuria alde bentralean. Basasaguen antz dauka baina mutur labur, belarri txiki eta isats oratzaileak  gainontzekoetatik desberdintzen dute. Buru eta gorputzaren luzeera 48-75 mm-koa izan daiteke, isatsak ia gorputzak adinako neurria dauka, 39-65 mm artean eta hankak ere erlatiboki nahiko handiak dira 12-15 mm. Ohikoa da espezie honetako hezurrak aurkitzea hontzen egagropiletan, eta  lehenengo molarrean 5 sustrai izateagatik desberdintzatu daitezke beste antzeko genero batzuetatik (Gallego 1974), hala nola, Mus sp. edo Apodemus sp.

Antzeko espezieak

Mus musculus
Mus musculus

Uzta-sagua gazteetan ilajea grisaskagoa denezgenero honetako espezieekin nahatu daiteke, baina lhonek ehenengo molarrean 5 sustrai ditu etxe saguak ez bezala.


Mus spretus
Mus spretus

Apodemus sylvaticus
Apodemus sylvaticus

Banaketa

Banaketa paleartikoa dauka, Iberiar Penintsulatik Japoniara,  asiar basamortuetan eta Siberian  izan ezik (Corbert 1978; Panteleyev 1998; Mitchell-Jones  et al. 1999). Europan Irlandan, Iberia peintsula gehienean, Eskandinaviako penintsuletan eta mediterraneoko irletan ez da agertzen. Iberir penintsulan, Kantauri itsaso aldera ematen duen lurraldeetan agertzen da. Asturias erdialdetik, Nafarroako zati ozeanikoeneraino, Araba eta Burgosen iparraldea barne. Katalunian ez da agertzen nahiz eta Frantzia aldean mugaraino iristen den. Zenbait gune isolatutan sagu honen presentzia egon daiteke, hauen harrapatzailea den hontz zuriaren (Tyto alba) egagropiletan agertutako hezurrek hala diotelako. Izan ere, harrapari gautar honek nahiko eskualde handiak hartzen ditu eta elikagaiak alde batetik bestera eraman ditzake, saguaren  arrastoak ohiko habitetatik kanpo agerraraziz.

Micromys minutus Micromys minutus

Habitata

Europan Animalia hau habitat oso desberdinetan ageri da, hala nola, larre alpetarra, belar altuko larreak, bambu eremuak, hezeguneak, baso soilgune eta ertz hezeak. Inpaktu antropogeniko altuko habitatetan ere agertzen da, lorategi eta nekazal lurretan, drainatze sistemetan eta zereal edo arroz landaketetan (Mitchell-Jones et al. 1999). Asaldura handiko ekosistemetan tolerantzia handia duen espeziea da (Haberl & Kryštufek 2003). Iberiar penintsulan espezie hauen habitat optimoa gramineo askoko larre zabalak dira, zerealen landaketetan,batez ere Kantauriar mendilerroaren hegoaldeko isurialdean (Benzal 1983). Ipar isurialdean aldiz, mendebaldean 200 m-tik behera aurkitu izan da (Nores & Jardón 1981) eta ekialdean, altuera handiagoetan aurkitu da, 700-800 m (Zabala 1973), batez ere alde mediterraniarrean, Burgos aldean,  900-1000 m  arte bizi
baitaiteke (Benzal 1983).



Habitat bereko espezie gehiago

Neophron percnopterus
Prunella collaris
Tichodroma muraria
Luscinia megarhynchos
Hierophis viridiflavus
Montifringilla nivalis
Pyrrhocorax graculus
Gypaetus barbatus


Elikadura

Zereal larre inguruan bizi denean aleez elikatzen da. Baina ekosistema konplexuagoetan elikadura aldakorragoa izaten da, haziez gain, dietaren %45 dena, hostoak (%25), intsektuak (%15) eta zenbait fruitu (%6) ere jaten baititu (Dickman 1986).

Ugalketa eta ontogenia

Animali hauen ezaugarrietako bat, lurretik distantzia batera bola itxurako habiak eraikitzeko duten abilezia da. Belar ez oso altuetan habiaren kokapena ez da oso altua izaten 10-20 cm, baina zurtoin altuko gramineoetan aldiz, metro bat baino gehiagoko altuerara irits daitezke (Harris 1979). Habiak belar altuaren zurtoinen artean eraikitzen dituzte, gramineoen hostoekin elkarlotuz eta azkenean 7-12 cm-ko diametroko bola sortzen dute, sarrerako zuloa ikusten ez zaiolarik. Orokorrean maiatza eta urri artean izaten da kumatze garaia baina Euskal Herrian udaberri bukaeran zenbait gazte aurkitu izan dira (Zabala 1973). Ernaldiak 17-19 egun irauten du eta 3 kumaldi izatera ere irits daitezke, bakoitzean, bataz beste 4-5 kume izanez. Berehala hazten dira eta bi asteren buruan alde egiten dute. Gainontzeko mikrougaztunetan bezala ez dute bigarren negua pasatzen, beraz, kortearen %1 baino gutxiagok gainditzen du zazpi hilabete baino gehiagoko adina (Harris 1979).

Bizimodua

Egun osoa aktibo izan daitekeen arren, gau aldera ikusten da gehien bat (Macdonnald  & Tattersall  2001). Bakartiak dira animalia hauek eta  ar eta emeak tamaina bereko eremuetan ibiltzen dira, 400 m2 larreak, nahiz eta emeen eremuak gehiago gainjartzen dira arrenak baino (Trout 1978). Udaberri eta udan landareen zurtoinena gora egiten dutenean nahiko sedentarioak dira. Neguan aldiz, lurzoru gainean bizi direnean, ibiltariagoak dira (Harris 1979) eta babes guneetan egoten dira batez ere. Europako zenbait lekutan ikusi da taldetan biltzen direla babes gune horietan, hala nola, larre ertz edo  lasto biltegietan.Sexu ratio 1:1 da. Lurralde bakoitzaren barruan habi bat edo gehiago agertu daitezke, altuera handiko zurtoinez eta horiei  korapilatutako belarrez osatuak. 3 urteko zikloak daudela ikusi da populazioen tamainetan eta gutxitan izaten dira fluktuazio handiak.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Harrapari gautarren harrapakin moduan ezagutzen da, batez ere hontz zuriarena,Tyto alba, (Zabala 1973) baina portzentajeak ikusita dietaren %2 baino gutxiago izaten da. Harrapari generalisten elikagaia ere izaten da noizbehinka, azeri, katu, eguneko harrapari, zenbait korbido eta arratoiak besteak beste (Trout 1978; Harris 1979). Ez zaie inongo parasitorik ezagutzen vaina konprobatu da zenbait organismo patogenoren eramalea izan daitekela. Italian arroz biltzaileen artean lepitospirosis kasuak egon dira espezie hau dentsitate altuan agertzen zenean hábitat horietan.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Nores C, Jardón GS. 1981. El Ratón Espiguero, Micromys minutus (Mammalia, Rodentia), en el norte de la península Ibérica. Boletín de Ciencias de la Naturaleza, ISSN 0211-0326, 28: 1-12

Harris S. 1979. History, distribution, status and hábitat requirements of the harvest mouse (Micromys minutus) in Britain. Mammal Rev, 9: 159-171

Panteleyev P.A.. 1998. The rodents of the Palaearctic fauna: composition and areas. A.N. Severtzov IEE of RASS, Moscow, :

Trout R.C. 1978. A review of studies on populations of wild harvest mice (Micromys minutus (Pallas)). Mammal Rev, 8: 143-158

Zabala J. 1973. Contribución al conocimiento de Micromys minutus en el Cantábrico. Munibe, 25: 39-44

Haberl W, Kryštufek B. 2003. Spatial distribution and population density of the harvest mouse Micromys minutus in a habitat mosaic at Lake Neusiedl, Austria.. Mammalia, 67: 355–365

Gallego L. 1974. Alvéolos molares en Micromys minutus del Cantábrico. Munibe, XXVI: 167-171

Mitchell-Jones AJ, Amori G, Bogdanowicz W, Kryštufek B, Reijnders PJH, Spitzenberger F, Stubbe M, Thissen JBM, Vohralík V, Zima J. 1999. The Atlas of European Mammals. Academic Press. Londres

Benzal J. 1983. Presence of Micromys minutus (Mammalia, Rodentia) in the mountains to the North of Burgos [Spain]. Boletin de la Estacion Central de Ecologia (Spain), 12(23): 83-87

Corbet G.B. 1978. The Mammals of the Palaearctic Region: A Taxonomic Review, British Museum (Natural History). Cornell University Press, London and Ithaca, NY, :

Dickman C. R.. 1986. Habitat utilization and diet of the harvest mouse, Micromys minutus, in an urban environment. Acta Theriologica, 31: 249-256

Macdonald DW & Tattersall, F. T.. 2001. Britain's mammals- the challenge for conservation. The Wildlife Conservation research Unit, Oxford University:
Egilea: | Sorrera: 2012/11/15 | Azken eguneraketa: 2013/02/27 | Bisita-kopurua: 1763 | Argazki nagusia: André Karwath aka Aka
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...