Sai zuria
Neophron percnopterus

Sai paleartikoen artean txikiena da sai zuria. Negua Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira. Sarraskijalea den arren beste saiak baino askoz oportunistagoa da elikadurari dagokionez; ehiztari, arrantzale, arrautza lapur edo koprofago ere izan daiteke. Animalia honen berezitasunik nabarmenena arrautzak apurtzeko duen metodoa da, Afrikan ikusi denez arrautzak lapurtzean harrien kontra jaurti eta apurtzen dituzte gero jan ahal izateko, eta ostruken arrautzak bezalako arrautza handien kasuan berriz harriak botatzen dizkie behin eta berriz oskola apurtu arte. Jokabide honen ondorioz sai jakintsua izengoitia irabazi dute, eta tresnak erabiltzen dituzten hegazti apurren taldean sartu dira. 

Neophron percnopterus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Accipitriformes
Familia
Accipitridae
Deskribatzailea
Savigny, 1809
Estatusa
en

Deskribapena

Sai zuriaren burua eta atzealdea zuriak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegi hori-laranja biluzia dute. Aurpegi biluzia termoerregulaziorako eta animalien zirrikitu estuetatik burua sartu eta haragia atera ahal izateko dutela uste da; zirrikituetan burua sartu ahal izatea garrantzitsua da hauentzat, sai arreen atzetik aprobetxatzen baitituzte sarraskiak eta haiek iritsi ezin izan diren zatiak jan beharko baitituzte. Ez dute dimorfismo sexual handirik, baina batazbestean, emeek pisu handixeagoa izan ohi dute. Banako gazteak uniformeki marroiak izaten dira.

Banaketa

Europa eta Asia hegoaldean, eta Afrika iparraldea bizi dira. Gainera populazio isolatu batzuk Kanariar irletan eta Cavo Verden ere bizi dira (Madroño et al. 2004, Donazar et al. 2007). Eskualde epeleko saiek hegoaldera migratzen dute neguan, eta ekuatore inguruan txitatzen duten animaliak sedentarioak izan ohi dira. Bikote ugaltzaileak kumatze leku berera itzul daitezke hainbat urtetan zehar. Zenbait urtetan posible izaten da neguan ere sai zuriak geurean ikustea.

Neophron percnopterus Neophron percnopterus

Habitata

Sai zuriek arkaitz labarretan egin ohi dituzte habiak, taldeka, normalean (Donazar et al. 1996). Beste saiek bezala zailtasunak dituzte hegoei eragite hutsaz hegan egiteko eta ondorioz oso garrantzitsuak dira korronte termikoak beraientzat. Zuhaitz eta eraikin zaharretan ere egin ditzakete kabiak baldintzak egokiak ez direnean. Batzuetan giza populazioak dauden gunetan agertzen dira gizakiak sortutako janari hondakinak jateko.



Habitat bereko espezie gehiago

Jynx torquilla
Falco tinnunculus
Milvus migrans
Circaetus gallicus
Athene noctua
Crocidura russula
Lepus europaeus
Alauda arvensis
Galerida cristata
Passer domesticus
Milvus milvus
Turdus merula
Asio otus
Suncus etruscus
Falco peregrinus
Ciconia nigra
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus kuhlii
Turdus philomelos
Luscinia megarhynchos
Aquila fasciata
Otus scops
Chalcides bedriagai
Dendrocopos major
Picus sharpei
Caprimulgus europaeus
Troglodytes troglodytes
Fringilla coelebs
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Martes foina
Sciurus vulgaris
Vulpes vulpes
Colias croceus
Aquila pennata
Vanessa atalanta
Dama dama
Rattus rattus
Apodemus sylvaticus
Cervus elaphus
Myotis blythii
Mus spretus
Aegolius funereus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Pyrrhocorax graculus
Gypaetus barbatus
Bubo bubo
Mustela nivalis
Aquila chrysaetos
Plecotus macrobullaris
Talpa europaea
Gyps fulvus
Montifringilla nivalis
Mus musculus
Mustela erminea
Prunella collaris
Micromys minutus
Microtus agrestis
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Myotis nattereri
Rupicapra pyrenaica
Miniopterus schreibersii
Rhinolophus hipposideros
Buteo buteo
Plecotus austriacus
Lanius senator
Pipistrellus pipistrellus
Eptesicus serotinus
Oryctolagus cuniculus
Tyto alba
Pica pica
Chionomys nivalis
Myotis myotis
Tadarida teniotis
Parnassius apollo
Sus scrofa
Ardea cinerea
Aglais urticae
Anguis fragilis
Tichodroma muraria


Elikadura

Haragijaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da intsektuak, narrasti eta ugaztun txikiak, krustazeoak eta abar jaten dituztela. Beste hegaztien arrautzak hautsi eta jateko harriak erabiltzeagatik ere ezagunak dira. Jaioberriei animalia txikiak ematen dizkiete elikatzeko.

Ugalketa eta ontogenia

Sai zuriak monogamoak dira. Urtean behin ugaltzen dira. Martxoa eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean 1etik 3ra arrautza jartzen dituzte eta 39-45 egunez zaintzen dituzte arrautzak kumeak jaio aurretik; zainketa honetaz ar eta emeak arduratzen dira. Kumeak, normalean, txandaka jaiotzen dira, 3-5 eguneko aldearekin.

Hiru hilen ostean kumeek kabia uzten dute (Donazar et al. 1989), 4 hilabetera independizatzen dira gurasongandik eta 6 urterekin sexualki helduak izaten dira. Kautibitatean 37 urteko bizitza izatera hel daitezke, bizitza basatian ordea zaila da hau determinatzea ez baitira migraziotatik leku berera itzultzen beti.

Bizimodua

Gizarte antolakuntza desberdinak aurkeztu ditzakete eskuragarri dauden errekurtsoen arabera. Banako ugari aurki daitezke batera, heldugabeekin eta beste haragijaleekin, errekurtsoak soberan diren jantokietan. Bestalde, migrazioak bakarrik edo bikotearekin egiten dituzte.

Espezieen arteko elkarrekintzak

 

Sai zuriek ez dute predatzailerik helduak direnean, eta gizakiaren eragina da mehatxu nagusia espezie honentzat. Gizakiak zuzenki eragiten dio bere habitatak suntsitzen dituenean, eta sekundarioki berriz berunarekin kutsatutako anaimalien sarraskiekin pozoitzen direnean. Dieta artifizialak izan dituzten azienden sarraskiek ere kalte egiten diete, batez ere anti-inflamatorioak eman izan dizkietenek.   

Txitoak arrano beltzaren (Aquila chrysaetos), hontza handiaren (Bubo bubo) edo azeri arruntaren (Vulpes vulpes) harrapakin izan daitezke.

 

Kontserbazioa

Mundu mailan 21.000-67.000 ale arteko populazioa  eta  Europan 3500-5600 bikote ugaltzaile daudela estimatzen da (BidrLife International 2004). Europan bizi dira espezie honetako aleen % 25-49, eta bertan populazioaren beherakada nabarmena gertatzen ari da azken urteotan.  

Afrikako populazioen beherakada ungulatuen gutxitzearen eta larren gainustiaketaren ondorioa da. Europako populazioak, aldiz, gizakiak eragindako desplazamenduaren, pozoiaren eta linea elektrikoen eragina pairatzen ari dira. 2002 urteaz geroztik hegazti sarraskijaleentzat jarritako bazkalekuek argiak eta itzalak eragin dizkiete animalia hauei. Jana eskaini arren, janari horren kalitatea oso exkaxa izan da, abeltzaintza intentsiboan erabilitako farmakoak hegaztingana iritis baitira, eta kalte nabarmenak eragin (BirdLife International 2008, Lemus et al. 2008).

Esteka interesgarriak


Erlazionaturiko artikuluak

Bibliografia


Donazar JA, Ceballos O. 1989. Post-fledging dependence period and development of flight and foraging behaviour in the Egyptian Vulture Neophron percnopterus. Ardea, 78(3): 387–394

. . IUCN Red List. www.iucnredlist.org (2011/11/30)

Donazar JA, Palacios CJ, Gangoso L, Ceballos O, González MJ, Hiraldo F. 2007. Conservation status and limiting factors in the endangered population of Egyptian vulture (Neophron percnopterus) in the Canary Islands. Biological Conservation, 107(1): 89-97

Muntaner J. 1996. Biology and Conservation of Mediterranean Raptors. SEO BirdLife. Madrid

Madroño A, González C, Atienza JC. 2004. Libro Rojo de las Aves de España. Dirección General para la Biodiversidad & SEO/BirdLife. Madrid

Lemus JA, Blanco G, Grande J, Arroyo B, García-Montijano M, Martínez F. 2007. Antibiotics threaten wildlife: circulating quinolone residues and disease in avian scavengers. PLoS ONE, 3(1):e1444:
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2012/01/02 | Azken eguneraketa: 2012/10/25 | Bisita-kopurua: 3528 | Argazki nagusia: Nidhin Poothully (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...