Lepitzulia
Jynx torquilla

Euskal Herrian okilen familiako espezieen artean okil gisa ezagutzen ez den bakarra da lepitzulia. Ahaidetasun filogenetikoa izan arren, gainerako okilengandik nabarmen bereizten da morfologikoki. Bizimodua eta portaera ere ez dira okilen parekoak, espezie migratzailea baita eta ez baitu egurra zulatzen. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke, udaran soilik. Izena lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkio.

Jynx torquilla

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Piciformes
Familia
Picidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaina du, 15-17 cm-ko gorputz luzera eta 25-27 cm-ko hego-zabalera. Pisua, aldiz, 30 eta 45 g bitartekoa izan ohi da. Itxuran ez dauka Euskal Herriko gainerako pizidoen antzik. Kolorazio oso kriptikoa du, tonu arre, marroi eta grisduna. Kolorazio horrek enborretan eta orbel artean kamuflaje ezinhobea eskaintzen dio. Bizkarraldean tonu grisak dira nagusi, eta sabelaldean kolore arrea. Hegoak, berriz, marroixkagoak izaten dira. Mokoa grisa da, txikia eta puntazorrotza. Burua grisaxka da, eta begietatik atzera marra ilunago bat hedatzen da. Ez dago bi sexuen arteko ezberdintasun morfologikorik.

Kantua

Banaketa

Banaketa zabala duen espeziea da, Asia eta Afrikako eremu askotan aurki baitaiteke. Distantzia luzeko migratzailea denez, txitotze lekuak Europan eta Asia erdialdean izaten ditu. Iparraldeko muga Siberiako estepak ezartzen du, baina espezieak latitude oso altuetaraino hedatzen da udan. Neguan, berriz, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asia hego-ekialdean topa daiteke. Oso leku gutxitan igarotzen du urte osoa, baina Afrika iparraldeko zenbait lekutan urte osoan aurki daiteke espezie hau. 

Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke udaran, baina ez da espezie ugaria.

Jynx torquilla Jynx torquilla

Habitata

Normal 0 false false false EN-US JA X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Table Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Landaredia erdi-irekiko inguruneetan bizi ohi den espeziea da, hala nola, ibai-ertzeko basoetan, frutarbol-sailetan, pinadi irekietan eta abar (Kervyn & Xhardez 2006; Weisshaupt 2007). Lorategietan eta parkeetan ere ager daiteke. Bi ezaugarri nagusik mugatzen dute espezie honen agerpena: habia egiteko zuloak egoteak eta elikatzeko inurriak izateak (Mermod et al. 2009; Coudrain et al. 2010).



Habitat bereko espezie gehiago

Strix aluco
Mustela nivalis
Myodes glareolus
Microtus cabrerae
Microtus lusitanicus
Accipiter gentilis
Prunella modularis
Nyctalus noctula
Barbastella barbastellus
Accipiter nisus
Cuculus canorus
Crocidura suaveolens
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Circaetus gallicus
Milvus migrans
Passer domesticus
Milvus milvus
Turdus philomelos
Falco tinnunculus
Athene noctua
Rhinolophus ferrumequinum
Mustela erminea
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus euryale
Luscinia megarhynchos
Nyctalus lasiopterus
Dendrocopos medius
Dryocopus martius
Erinaceus europaeus
Lacerta schreiberi
Martes martes
Pipistrellus nathusii
Talpa europaea
Rana dalmatina
Coracias garrulus
Phoenicurus phoenicurus
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Glis glis
Hierophis viridiflavus
Myotis myotis
Plecotus auritus
Erithacus rubecula
Canis lupus
Scolopax rusticola
Myotis nattereri
Myotis bechsteinii
Apodemus flavicollis
Sorex minutus
Alytes obstetricans
Hyla molleri
Meles meles
Ciconia nigra
Falco peregrinus
Pipistrellus pipistrellus
Mus musculus
Oryctolagus cuniculus
Cervus elaphus
Lanius senator
Apodemus sylvaticus
Suncus etruscus
Rattus rattus
Sciurus vulgaris
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Plecotus austriacus
Dama dama
Buteo buteo
Sus scrofa
Ardea cinerea
Aquila pennata
Aquila fasciata
Colias croceus
Vulpes vulpes
Neophron percnopterus
Rhinolophus hipposideros
Tyto alba
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Martes foina
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Aglais urticae
Pica pica
Nyctalus leisleri
Garrulus glandarius
Fringilla coelebs
Miniopterus schreibersii
Eptesicus serotinus
Myotis blythii
Turdus merula
Tadarida teniotis
Micromys minutus
Mus spretus
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Chalcides bedriagai
Otus scops
Bubo bubo
Dendrocopos major
Picus sharpei
Caprimulgus europaeus
Crocidura russula
Lepus europaeus
Troglodytes troglodytes
Alauda arvensis
Galerida cristata
Aquila chrysaetos


Elikadura

Normal 0 false false false EN-US JA X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Table Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Lurrean, orbel eta adaxka artean topatzen ditu elikagaiak espezie honek. Batez ere inurriez elikatzen da, baina bestelako intsektuak eta armiarmak ere jaten ditu (Hume 2004). Maiz egur ustelduaren inguruan aritzen da intsektuen larben bila. Mingain oso luzea du, eta hura azkar hedatuz harrapatzen ditu intsektuak.

Ugalketa eta ontogenia

Normal 0 false false false EN-US JA X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Table Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Zuhaitzetako zein hormetako zuloetan egiten du habia, eta ez du askorik atontzen. Maiz beste espezie batzuk egindako zuloak erabiltzen ditu habia egiteko (Cramp 1985). Normalean kumaldi bakarra izan ohi du espezieak, maiatza eta ekaina bitartean (Hume 2004). Emeak kolore zuriko 7-10 arrautza jartzen ditu, eta bi gurasoak arduratzen dira hamabi egunez haiek inkubatzeaz, nahiz eta emeak denbora gehiago igaro ohi duen lan horretan. Era berean, bi  gurasoak arduratzen dira txitoak inurriz eta intsektu-larbez elikatzeaz ere.

Bizimodua

Denbora dezente pasatze du lurzoruan, orbel eta adaska artean elikagai bila. Zuhaitzean ikustea ere ohikoa da ordea, baina okilak ez bezala adarretan pausatu ohi da maiz (Hume 2004).

Normal 0 false false false EN-US JA X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Table Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Neguan taldetan antola daitekeen arren, udaran bikoteak izan ohi dira.  Ugalketa garaian eta txitotzean hegazti territorialak dira (Mermod et al. 2009).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Normal 0 false false false EN-US JA X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Table Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Ugaztun karniboroak dira espezie honen harrapari nagusiak, eta erbinudeen (Mustela nivalis) edo lepahorien (Martes martes) aurrean jokabide oso berezia erabiltzen du espezie honek. Lepo mugikorrarekin sugeen mugimenduak imitatzen ditu harrapakinak nahasteko eta beldurtzeko intentzioarekin.

Kontserbazioa

Normal 0 false false false EN-US JA X-NONE /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Table Normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Cambria; mso-ascii-font-family:Cambria; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-hansi-font-family:Cambria; mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Europako populazioek beherakada jasan duten arren (Tucker & Heath 1994), espeziearen banaketa zabalagatik eta Eurasiako kontinentean estimatzen den populazioaren tamaina handia dela eta, IUCN erakundeak Least Concern kategorian sailkaturik dauka. Bernako ituneko II. eranskinean dago, eta babesturiko espeziea da horrenbestez. EAEko eta Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoetan Interes Bereziko espezietzat jotzen da.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Tucker GM, Heath MF. 1994. Birds in Europe: their conservation status. BirdLife International. Cambridge

Weisshaupt N. 2007. Habitat selection by foraging wrynecks Jynx torquilla during the breeding season: identifying optimal species habitat. Masterarbeit. Philosophisch-naturwissenschaftliche. Fakultät der Universität Bern

Mermod M, Reichlin TS, Arlettaz R, Schaub M. 2009. The importance of ant-rich habitats for the persistence of the Wryneck (Jynx torquilla) on farmland. Ibis, 151(4): 731–742

Kervyn T, Xhardez C. 2006. Utilisation de l’espace par le Torcol fourmilier (Jynx torquilla) lors d’une nidification uniparentale en Ardenne. Aves, 43: 65–72

Cramp S. 1985. The Birds of the Western Palearctic. Oxford University Press. Oxford

Coudrain V, Arlettaz R, Schaub M. 2010. Food or nesting place? Identifying factors limiting Wryneck populations. Journal of Ornithology, 151(4): 867-880

Hume R. 2004. Guía de Campo de la Aves de España y de Europa. Ediciones Omega. Barcelona
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2013/11/12 | Azken eguneraketa: 2013/12/19 | Bisita-kopurua: 1918 | Argazki nagusia: Arnstein Rønning

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...