Baso hauek klima mediterraneoetan eratzen dira, negu epel, uda lehor eta udazken eta udaberri euritsuak dauden lekuetan, hain zuzen. Ondorioz, begetazioa xerofiloa da, udako lehorteak jasateko prestatua. Ohianpea egurtsua da, arantzatsua eta aronatikoa.
Suak paper garrantzitsua jokatzen du baso hauen dinamikan eta hori dela eta, bertako espezieek mekanismo ugari garatu dituzte suteetara moldatzeko (enbor-azal lodiak, berriro hazteko gaitasun handia...).
Euskal Herrian habitat hau Kantauriar Mendikateko hego magalean hasten da eta Nafarroako hegoalderaino zabaldu. Batik bat harizti mediterranearrez osaturik egon ohi da, ametz, erkametz etabarrak arruntak direlarik. Gainera, onddo espezie askoren bizitoki ere badira.
Baso hostoerorkor mediterraneoetako fauna ere oso aberatsa da eta esate baterako, otso iberiarraren populazio handienak mota honetako basoetan aurkitzen dira.