Onddoak

Stereum hirsutum
Azal horia

Onddo saprofito lignikola denez, zuhaitz hilen egurraz elikatzen da. Borobil-erdiko forma dauka eta kolore nahiko argiak hasieran, gero gris antza hartzen doazenak. Karpoforo larrukara eta elastikoa daukanez, maiz  kostra itxura hartzen du. Ile gogorrez eslitako azala dauka normalean, eta himenioforoa aldiz geruzatua eta leuna da. Enbor iletan aurkitzen da gehienetan, multzoka, ilarak soruz. Urte osoan zehar hazten dira.

Argazkia: Rafael Cuadrado Galán
Stereum hirsutum

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/04
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1232

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Stereaceae
Deskribatzailea: (Willd.) Pers., 1800
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Larrukara eta elastikoa da, askotan zuhaitzean dagoen kostra bat dela dirudi. Hasieran nahiko forma borobildua dauka baina gero zirkulo-erdiko forma hartzen du (efusu-erresupinatua). Bere lodiera 0,2-0,4 bitartekoa da, bere diametroa 5-8 cm-koa, eta bere zabalera (erradioa) 1-3 cm-koa. Azala izaera gogorreko ilez estalita dago normalean, eta gainjarritako ilarak osatzen dituzte ileek. Kolore txuri-horixka dauka eta ertzak irregularrak dira. Oinik gabea. Mamia oso eskasa da eta gogorra. Garapen gimnokarpikoa du, hau da, gune himeniala ez da inoiz errezel batez babestuta haziko.


Mikromorfologia

Basidioak

Holobasidio klabiformeak ditu, garapen exogenoz lau basidiospora garatzen dituztenak. Beraz ez dira trenkatuak izango eta ez dituzte holtzik aurkeztuko. Basidiospora horiek esterigma batez lotuta egongo dira.

 

Esporak

Txuriak eta eliptikoak dira, 5-6,5 x 2,5-3 mikrakoak, leunak eta gardenak. Espora-jailkin zuria dute.


Ekologia

Habitata

Saprofitoa da eta enbor hiletan hazten da, batik bat pagadietan. Taldeka ageri dira elkarregandik oso urbil eta onddo ugariko geruzak sortuz. Urteko sasoi guztietan aurkitzen da. Oso ohikoa da artearen enborretan eta baita haritzen enborretan aurkirzea. Banaketa zabalekoa da eta Euskal Herrian oso ohikoa. 


Habitat bereko espezie batzuk:
Gibelurdina
Russula virescens
Antrodia serialis
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina


Jateko balioa

Jaki bezela ez du baliorik. Egurretako onddoa da.

Antzeko espezieak
Stereum ochraceoflavum

Karpoforoa adinaren arabera eta klimaren arabera desberdina izan daitekeenez genero bereko espezie batzuekin maiz nahasten da, horen adibide bat Stereum ochraceoflavum onddoa da.


Stereum insignitum

Baita ere Stereum insignitum-ekin nahas daiteke, baina azken honek ez ditu ile gogor horiek.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...