Aizkorri-Aratz
Araba, Gipuzkoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturala Gipuzkoa eta Arabako mugan dago kokatuta, Aretxabaleta, Zalduondo eta Zegama udalerrien artean. Mendilerro handia da, 1.500 metrotatik gorako tontorrak biltzen baititu, horrela, Euskal Autonomi Erkidegoko mendizerra gorena delarik, eta era berean, bi isurialde nagusi bereizten dituelarik, kantauriarra iparralderantz eta mediterraniarra hegoalderantz.

Parkea ekialdean hasten da, Aratz mendiko lehen mendiguruetan, eta mendebaldeko norantzan Aloñako zerraraino luzatzen da, berorretan orotara, Aizkorriko mazizo karstikoa, Urbiako larre-belardiak, Arantzazu eta Araotzeko arroilak eta Orkatzategi aldapa barneratzen dituelarik hedadura zabal batean. Halaber, mendebaldeko muturrean, Aretxabaleta hegoaldean, Udalatzako gaina eta Arabako mugaren artean alegia, kokatuta dagoen zonaldea ere hartzen du.

Argazkia: Enrique Ortíz de Zárate
Aizkorri-Aratz
Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/02/01
Azken eguneraketa: 2014/10/17
Bisita-kopurua: 3207

Motzean
Geografia
Hedadura: 194 km2

Udalerriak: Araia, Aretxabaleta, Barrundia, Donemiliaga, Eskoriatza, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Oñati, Zegama, Zalduondo, Zerain

Mendiak: Aitxuri (1551), Aketegi (1549), Aizkorri (1528), Aitzabal (1518), Arbelaitz (1513), Iraule (1511), Tontorraundi (1484), Artzanburu (1368), Enaitz (1.300), Zabalaitz (1264)
Kontserbazioa
Figurak: Parke Naturala
Urtea: 1994

Biologia

Animalia interesgarriak

Arrano txikia ( Aquila pennata )
Gerri-txori arrunta ( Certhia brachydactyla )
Orein arrunta ( Cervus elaphus )
Elur-lursagua ( Chionomys nivalis )
Arrano sugezalea ( Circaetus gallicus )
Sai zuria ( Neophron percnopterus )
Apolo tximeleta ( Parnassius apollo )
Zapelatz liztorjalea ( Pernis apivorus )
Ferra-saguzar handia ( Rhinolophus ferrumequinum )

Geologia eta geomorfologia

Deskribatutako areak 200 km2-tako hedadura hartzen du, mota anitzetako matrial arrokatsuez osatua, morfologia esanguratsuenak landurik dauzkaten karbonatatuez batik bat. Zonaldearen egitura orokorrak norantza-tolesturak eta norantza-failak aurkezten ditu.

Historia geologikoari dagokionez, zonaldeko mugak hegoaldetik gainditzen zituen itsasoaren presentziaz hasten da, orain dela 100 milioi urte eskualdea estaltzen zuena. Aintzineko itsaso honen hondoan arrezifeak eratzeko gai ziren zenbait izakiren garapenerako baldintza egokiak (ur epel eta sakonera gutxikoak) zeuden, haien artean, koralak, errudistoak eta briozooak garatu zirelarik. Arrezife horiek, hasieran gune txiki barreiatuak zirenak, etengabe garatu ziren ondoren, itsas azpiko plataforma kontilenalaren ertzean ezarritako hedadura handiko benetako horma (harresia) eratuz.

Eozenoaren amaieran, orain dela 50 milioi urte, itsasoaren sakonera txikitu egin zen failekin erlazionaturiko aktibitate tektonikoaren ondorioz, hondoaren altxaketa eraginez. Momentu horretan, mazizoa eratzen duten materialen tolestura eta zartadurak eratu ziren, Aizkorriren zatirik handiena tolestura antiklinal handiaren modura geratuz, zartatua eta iparralderantz zamalkatuta. Konfigurazio honek, arrezifeak eratzen dituzten karearriek aurkezten duten higaduraren aurreko gogortasun erlatiboari loturik, Aizkorri-Aratzeko zonaldean egun ikusgai dagoen erliebe nabarmendua sortarazi zuen.

Gaur egun, Aizkorri-Aratzeko eremu osoan, batez ere izaki arrezife-eraitzaileen aztarnaz osaturiko karearri-masa handien presentziak baldintza geologiko haiek isladatzen ditu, orain ikus daitezkeen erliebe masiboak ondorioztatuz (Aizkorriko mazizoa, Aloñako zerra, Orkatzategi eta abar).

Kuaternarioan zehar, material karbonatatuek disoluzio-prozesu intentsuak jasan dituzte, aparatu karstiko garrantzitsuak sortuz, zeinaren islada, izaera honetako morfologien era askotako oparotasuna baita, area honen gainazal zein sakoneran ugariak direlarik. Aipatzekoak dira zonaldean zehar ikus daitezken makroforma (mazizo karstikoa, arroilak...), mesoforma (dolinak, ponorrak, kobazuloak...) zein mikroformak (lapiatzak adibidez).

Bestalde, egungo sare hidrikoaren ezarpenak, Aizkorriko arean dute sorburua Deba, Urola eta Oria ibaiek, morfologia flubial izugarrien genesia ondorioztatu duelarik.

Azkenik, zonaldean Aralarreko altuera berdintsuak aurkitzen diren arren, bertan ez da glaziar-sistema baten garapenik eman (ez baitago hori erakusten duen morfologiarik). Hala ere, prozesu eta forma periglaziarrak ohikoak dira, gelifrakzioak eragindako kantxal eta bloke zartatuak ikus daitezkeelarik.

Kontserbazio-figurak

Aizkorri-Aratz
Deskargatu mapa: JPG formatuan (Irudia) | (Google Earth)

Nola iritsi

Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalera iristeko bide nagusia Altsasutik Zegamarako errepidea da, bertatik mendilerroaren lerrokadura osoaren perspektiba ona eskuratzen delarik. Bestalde, ipar-mendebaldetik, Oñatitik Arantzazura doan errepideak, Arantzazu ibaiaren arroilaren tarte handian zehar ibiltzea baimentzen du, baita Araotzeko trokartearen ikuspegi ona lortzea ere. Gainera, Arantzazutik mendilerroaren erdigunera ailega daiteke (Urbiako kanpetara). Azkenik, Parkearen mendebaldea ezagutzeko, Urkuluko urtegitik edota Ezkoriatzako Bolibar auzotik sartzea izaten da ohikoena.

Zer egin

Ibilbideak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...