Lizar hostotxikia
Fraxinus angustifolia

Lizar hostotxikia, lizar arruntaren antzeko espeziea da baina izenak dioen moduan, honek hosto estuagoak ditu, txikiagoak. Euskal Herrian ez da oso espezie arrunta eta soilik eskualde mediterranearrean aurki daiteke, berziki Nafarroan. Ibain ertzak eta ur ugariko inguruneak ditu gustuko eta bertan aurki dezakegu maiz, beste zenbait hostoerorkorrekin baso mistoak eratzen dituelarik.

Fraxinus angustifolia

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Lamiales
Familia
Oleaceae
Deskribatzailea
Vahl, 1804
Estatusa
ne

Morfologia

18 metroko altuera lor dezaken zuhaitz hostoerorkorra dugu lizar hau. Adakera zabala du eta enborrak azal gris eta zimurtsua du, nahiko zartatua alerik helduenetan. Adar horixkak ditu, gazteak glabroak. Neguko kimuak, aldiz, tomentosoak dira, arreak edo arre ilunak.

Hostoak

Hosto konposatuak ditu, inparipinnatuak edo gutxi batzuetan paripinnatuak, normalean 7-13 foliolorekin. Pezioloa 23,6-65,3 mm-koa da, glabroa, eta linboa 92-280 mm-koa.

Folioloak lantzeolatuak dira eta gehienetan ertz zerratua dute. Hortz beste nerbio sekundario dituzte eta glabroak edo pubeszenteak izan daitezke nerbio hauek azpialdetik.

Muturreko folioloa sesila da edo gehienez, 3,7 mm-ko peziokuloa izan dezake. Aldiz, albo folioloak beti dira sesilak. Hauen linboa 15,3-91,9 x 9,8-25,2 mm-koa da.

Loreak

Infloreszentzia handiak ditu, axilarrak. Infloreszentzia hauek aurreko urteko adarretatik aurrera garatzen dira, hostoak agertzen hasi baino lehen.

Iparraldeko lizarrak lore unisexualak ditu izan ohi ditu, baina batzuetan lore hermafroditak ere ager daitezke. Loreen pedizeloak 3,3-7,7 mm-ko neurria du eta glabroa da. Androzeoak 2 estamin ditu eta 0,3-0,7 mm-ko harizpiak. Anterak 1,3-2,5 mm-koak dira, obalatuak eta kolorez arre edo purpurak. Azkenik, estiloa 1,2-2,9 mm-koa da, sinplea eta 0,5-1,7 mm-ko bi lobuluko estigma dute.

Fruituak

Samara motako fruitua du, 22,8-47,8 x 4,2-10,6 mm-koa, lantzeolatua. Nahiko zorrotza izaten da eta mukroi bat azaldu ohi du. Kolorez arre-horixka da eta bere tamainaren herena betetzen duen hegaltxoa azaltzen du.

Haziak 10,1-18,6 x 2,7-5,9 mm-koak dira, fusiformeak, zartatuak, arreak eta hegorik gabeak. Enbrioi ertaina dute eta endosperma ugari.

Antzeko espezieak

Fraxinus excelsior
Fraxinus excelsior

Zumar hostotxikiak, izenak dioen bezala, hosto askoz estuagoak ditu eta erraz bereizten dira soilik hostoei erreparatuz.


Fraxinus ornus
Fraxinus ornus

Zuhaitz honen loreak lizar hostotxikiaren loreekiko erabat desberdinak dira eta beraz, negu bukaera edo udaberri hasiera da espezie bi hauek bereizteko sasoirik egokiena.

Banaketa

Europako hegoaldean bizi da, Asiako hego-ekialdean eta Afrikako ipar-ekialdean. Iberiar Penintsulan lizar arrunta ez dagoen ia edozein lekutan aurki daiteke baina Euskal Herrian ez da horren arrunta eta batik bat, eskualde mediterranearrean agrertzen da, Nafarroan eta Araban (bertan aloktonoa izanik).

Fraxinus angustifolia Fraxinus angustifolia

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Salix alba
Zume zuria
Berula erecta
Berula tentea
Crataegus monogyna
Iparraldeko elorri zuria
Ulmus laevis
Zumar dilindaria


Ekologia

Ur inguruetan bizi da, baso laiotz mistoetan, substratu buztintsuetan. Lur sakon eta freskoak ditu gustuko eta itsas mailatik 1350 metrora arki daiteke.

Fenologia

Normalean udaberrian loratzen da baina klimaren arabera, neguan ere aurki daiteke loretan.

Erabilerak

Lizardiak abereentzako bazkaleku modura erabili izan dira eta Madril inguruan oraindik ere aurki daitezke horrelakoak.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/08 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1792 | Argazki nagusia: Pavel Buršík

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...