Sorbus hybrida

Europako endemismo hau bitxikeria bezala aurki daiteke Euskal Herrian, Gorostiaga, Urkilla eta Altzania, edo Leyre bezalako mendizerretan. Erraz bereiz daiteke hostoen oinean foliolo aske pare bat edo bi izan ohi dituelako.

Sorbus hybrida

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Rosidae
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa
ne

Morfologia

15 m arteko zuhaitza. Adar gazteak iletsuak dira eta, begiak nahiko ilupadunak eta ez likatsuak. Zurtoinaren azala leuna eta grisaxka. 60 cm-tik gorako diametroko zurtoina. 

Hostoak

Hosto bakunak, obal-lantzeolatuak. Zenbaitek oinaldean 1 - 2 (-5) gingil-pare aske izanten dituzte. Erdialdean ebakidura gero eta txikiagoa duten 3 - 4 pare, eta, puntan zerradura bikoitza. Gainaldean apur bat ilupadunak dira eta azpialdean ilupa gris-zurixkarekin estaliak. 

Loreak

Loreak korinbotan elkartuta, eta, infloreszentziaren adarra trinkoki ilupaduna loraldian eta ia glabroa fruitu-garaian. Kaliza 5 sepaloz osatua, ilupadunak kanpoaldetik; korolak 5 petalo, zuriak eta, ilegabeak edo ia ilegabeak. Androzeoak 18 - 20 estamin, harizpi glabroekin eta, antera zuri-horixka edo krema-kolorekoekin; ginezeoak 2 - 3 karpelo, oinaldean soldatuak eta beste hainbeste estilo libre, oinaldean ilupadunak.  

Fruituak

Fruituak pomo biribilduak dira eta gorriak. Barruan 1 edo 2 hazi obatu dituzte.

Antzeko espezieak

Sorbus

Beste Sorbus-en bat ekar lezake gogora, baina erraz bereizten da hostoen oinean foliolo aske pare bat edo bi izan ohi ditu eta.

Banaketa

Norbegian, Suedia ekialdean, Finlandia hego-mendebaldean eta herrialde baltikoetako leku batzutan. Hortaz aparte Europa erdialdean eta hego-mendebaldean han-hemenka sakabanatuta. Euskal Herrian bitxikeria moduan aurki daiteke Gorostiaga, Urkilla eta Altzania edo, Leire bezalako mendizerretan.

Sorbus hybrida Sorbus hybrida

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pinus sylvestris
Pinu gorria
Calluna vulgaris
Ainar arrunta
Corylus avellana
Hurritza
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Acer monspessulanum
Ihar frantsesa


Ekologia

Urkidi, harizti eta pagadietako soilgune eta mendeletan bizi da. Lurzoru azidoak behar ditu, beraz, mendi silizeotan aurkitudo dugu bereziki.

Fenologia

Maiatzetik ekainera loratzen da.

Erabilerak

Tarteka adornurako landatzen da Europa iparraldean, baina beste zenbait Sorbus baino gutxiago.

Kontserbazioa

Euskal Herrian 'Galtzeko zorian' bezala sailkaturik dago EAEko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean oinarrituz, 2011. urtean argitaratu zen Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan. Izan ere, populazio pare bat bakarrik ezagutzen da, Urkila (Araba) eta Altzania (Gipuzkoa) mendilerroetan, hain zuzen. Gipuzkoan ezagutzen den populazio bakarra mendipista baten ondoan dago. Horrenbestez, baso-lanak, hala nola, egurraren ustiapena eta pistak eta egurra ateratzeko bideak egin eta berritzeko lanak, kaltegarriak izan daitezke
ale gutxi horientzat.

Arabako populazioa toki zailagoan dago, iristeko zaila den harkaitz baten erlaitzetan, baina oso ale gutxi daude eta, beraz, edozein eraldaketek kalte nahiko handia eragin dezake. 

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2011/12/07 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1248 | Argazki nagusia: Ross Bayton

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...