Onddoak

Geastrum fimbriatum
Lur izarra

Ondo honen ezaugarririk deigarriena garatzen duen fruitu gorputza da. Izan ere bere exoperidioa zabaltzerakoan 5-9 besotan banatu egiten da izar itxura hartuz. Endoperidioa aldiz zaku forma dauka eta alde apikalean peristoma dago esporak kanporatzeko. Udaberri amaieran agertzen dira eta udazkenerarte irauten dute, gustokoen duten habitata koniferoen basoa izanda.

Argazkia: Carlos Galan
Geastrum fimbriatum

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/10
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1671

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Geastrales
Familia: Geastraceae
Deskribatzailea: Fr. 1829
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Onddo honen ezaugarri nabarmenena da heldutasunean garatzen duen bere izar forma da, hain zuzen ere izena ematen diona. Forma gasteroideko onddoen garapen gimnokarpikoa dela eta, gine emankorra (hau da, himenioa) babestuta aurkeztuko dute. Karpoforoa hasiera batean hipogeoa bada ere, exoperidioa zabaltzean azaleratu egiten da eta ikuskorra bihurtzen da.

Peridioa

Basidioma dikarintiko honen garapena angiokarpikoa da eta bi geruzaz osatuta dago. Exoperidioa zabaltzen da 5-9 besotan izar forma hartuz eta 2-5 cmko diametroa lortzera ailegatu daiteke. Gaztetan kolore marroi-grisa dauka eta eta exoperidioa zabaltzean eta izar itxura hartzean (geruza hau kanporantz kiribiltzean) hiru geruza bereiz daitezke besoetan: kanpokaldeko mizelio marroixka, erdiko geruza fibrotxu eta txurixka eta barneko geruza mamitsu eta marroixka. Endoperidioak aldiz, zaku forma dauka eta kolore marroi arrekoa da. Alde apikaleko peridioa da esporak irteten uzten dituena. Bere diametroa 27-28 mm-koa da eta ez da oso mamitsua.

Gleba

Gleba, barneko egitura emankorrari deritzo, non basidio klabiformeak eratzen diren, garapen exogenoko lau basidiosporatik. Garapen gimnokarpikoa dela eta, babestuta egongo dira eta endoperidioaren puntako zulotik (ostioloa) aterako dira esporak. Gleba heldutasunean hauts marroi bihurtzen da.

Estipea

Ez dute estiperik.


Mikromorfologia

Basidioak

Basidiomikotoetan ohikoa den bezala holobasido klabiformeetaz osatuta dago gune himeniala. Garapen exogenoki lau basidiospora sortzen dituzte, gero askapen pasiboz, euria edo presioaren eraginagatik, endoperidioaren ostiolotik aterako direnak.

Kapilizioak

Kapilizeoak esporen artean topatzen diren egitura antzuak diren heinean, onddo espezie honetan topatzen direnak ez-adarkatuak dira.

Esporak

Marroi arre kolorekoak. Gleban daude gordeta eta peridioaren ostiolotik (irteera) ateratzen dira. Urak endoperiodoarekin kontaktuan jartzean hauts laino bat balitz bezala ateratzen dira. Forma zilindrikodunak dira eta 3-4 mikrako diametroa dute.


Ekologia

Habitata

Multzoka agertzen da koniferoen basoetan bereziki. Hala ere, hostozabaleko basoetan ere agertzen da eta baita zuhaixkak dauden dunetan. Hareatsuak diren lurzorutean ohikoa da baina lurzoru buztintsuetan ere ageri ohi da. Udaberri amaieran fruitu gorputza garatzen hasten da eta udazken amaierarte irauten du, lehenengo hotzak agertu arte.


Habitat bereko espezie batzuk:
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Gibelurdina
Russula virescens
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Ganoderma pfeifferi
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea


Jateko balioa

Ez du baliorik jaki bezela.

Antzeko espezieak
Geastrum vulgatum

Erraz konfundi daitezke baina bigarren espezie honek exoperidio gorriagoa du eta eta espora handiagoak.


Geastrum triplex

Azken honek eraztun bat dauka fruitu gorputzean eta tamainiaz txikiagoa da. Gainera behin irekita errazago bereizten zaizkio peridioko hiru geruzak.


Geastrum schnidelii

Geastrum schnideliirekin ere konfundi daiteke baina honek peristoma ilunagoa dauka eta punta formakoa.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...