Baso hauek klima mediterraneoetan eratzen dira, negu epel, uda lehor eta udazken eta udaberri euritsuak dauden lekuetan, hain zuzen. Ondorioz, begetazioa xerofiloa da, udako lehorteak jasateko prestatua. Ohianpea egurtsua da, arantzatsua eta aronatikoa.
Suak paper garrantzitsua jokatzen du baso hauen dinamikan eta hori dela eta, bertako espezieek mekanismo ugari garatu dituzte suteetara moldatzeko (enbor-azal lodiak, berriro hazteko gaitasun handia...).
Euskal Herrian habitat hau Kantauriar Mendikateko hego magalean hasten da eta Nafarroako hegoalderaino zabaldu. Batik bat artadi mediterraneoz osaturik egon ohi da, abaritza eta artea arruntak direlarik baina baita erramua bezalako landare aromatikoak. Gainera, onddo espezie askoren bizitoki ere badira.