Gabirai arrunta
Accipiter nisus

Gabiraia gorputz txikiko, hego laburreko eta isats luzeko hegaztia da, munduan hedatuenen artean dagoen harraparia. Morfologia honek mugikortasun handia ematen dio landaredi askoko giroetan. Basoz estalitako guneetan bizi da, hain zuzen Iratiko basoan hasi, Urbasatik pasa eta Valderejora artekoetan agertu daiteke, eta Pirineoetako mendi-lepoetan migrazio garaian. Ia lurralde gehienetan migratzailea den arren, Euskal Herrian sedentarioak da, urte osoan zehar topa dezakegu gure inguruan. Interes bereziko espeziea da Euskal Herrian.

Accipiter nisus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Accipitriformes
Familia
Accipitridae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Gabiraia tamaina txikiko harraparia da, hego motz, zabal eta borobilduak dituena. Buztana zuzena eta hegalen zabalera baino luzeagoa da eta lema-lumetan ere agertzen diren zeharkako 4-5 marra ditu. Dimorfismo sexuala dute, emea arra baino anitz handiagoa izanez.

Arrak 28-38 cm-ko luzera eta 110-170 g-ko pisua, eta emeak 35-41 cm-ko luzera eta 210-300 g-ko pisua du, lumajea ere desberdina izanez. Eme helduaren burua eta bizkarraldea gris arrexka kolorekoa da, beheko aldea aldiz zuria, gris arrexkak diren marrek apaindua. Bekaina zuria eta luzea da, arrarena baino luzeagoa. Ar helduaren burua, bizkarraldea eta pileoa arbel kolorekoak dira. Aurrealdea aldiz, zurbilagoa da zeharkako marra fin gorrixkekin (del Hoyo et al. 1994). Bi sexuetan masailak eta alboak gorrixka kolorekoak dira, eta hori koloreko eta lumatu gabeko tartso luzeak eta meheak dituzte. Arraren begiak laranja biziak dira, eme eta gazteenak aldiz, horiak. Gazteak helduetatik bereizten dira gorputzaren behealdea krema kolorekoa, eta lepo eta bularraldea marra gorrixka horizontalduna dutelako, antz handiagoa izanez emeekin (Burton & Burton 2002).

Gaur egun sei subespezie bereizten dira, bereziki tamaina eta kolore motagatik desberdintzen direnak.

Antzeko espezieak

Accipiter gentilis

Eurasiako aztore arra, gabirai emearen oso antzekoa da. Bereizteko ezaugarri adierazgarriena tamaina da, aztorearen gorputza handiagoa da eta hegoak luzeagoak ditu.

 

Kantua

Gabiraiaren kantua errepikatua eta karrankaria da, “gick-hick-ghick…”  hotsaren antzekoa. Kantua soilik habian dagoenean igortzen du, hortaz ez da erraza entzuten.

Banaketa

Banaketa paleartikoa du eta ia Europa eta Afrika osoan negutzen du. Islandia eta ipar-muturrean izan ezik, Europako gainontzeko herrialdetan kumatzen da.

Euskal Herrian baso lapurtarretan (Senpere, Uztaritze, Eguralde…) eta Irati eta Haira basoetan aurkitu dezakegu urte osoan zehar, baita isurialdeen banalerroa markatzen duten inguruko mendi-lerroetan ere, Gorobel-Salbadatik Ultzamara arte. Hegoalderantz hurbildu ahala, basoak laborantza lur bilakatzen doazen heinean, gabiraia desagertzen da, Arga, Peralta, Las Cañas eta Pitillas bezalako gunetara murriztuz.

Accipiter nisus Accipiter nisus

Habitata

Hegazti hau basoz estalitako gunetan bizi da, bereziki hariztiak eta pagadiak ditu gustuko, nahiz eta formazio mediterraneoak diren artadi eta artelatz-basoetan ere ikus daitekeen. Ibaiak eskuragarri dauden guneak nahiago ditu, bertatik maiz lortzen baitu elikagaia. Itsas mailatik 4500 m-ko altitudera arte topa daiteke. Mosaikoak diren paisaietako zuhaitz gazteen orbainek gabiraien presentzia faboratzen dute, eta maiz herri eta laborantza-lurren inguruetara hurbiltzen da.



Habitat bereko espezie gehiago

Rattus rattus
Martes foina
Suncus etruscus
Lanius senator
Dama dama
Luscinia megarhynchos
Neomys fodiens
Cobitis calderoni
Trachemys scripta
Ardea cinerea
Galemys pyrenaicus
Lutra lutra
Vulpes vulpes
Phoenicurus phoenicurus
Rana dalmatina
Salamandra salamandra
Talpa europaea
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Rana temporaria
Dendrocopos minor
Erithacus rubecula
Fringilla coelebs
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Natrix maura
Alcedo atthis
Mustela nivalis
Lepus granatensis
Athene noctua
Lymnocryptes minimus
Microtus duodecimcostatus
Talpa occidentalis
Asio flammeus
Eptesicus serotinus
Rhinolophus hipposideros
Colias croceus
Aglais urticae
Plecotus austriacus
Microtus agrestis
Mus spretus
Neomys anomalus
Ursus arctos
Rana iberica
Mustela lutreola
Cinclus cinclus
Aquila chrysaetos
Myotis emarginatus
Micromys minutus
Pica pica
Myotis blythii
Capreolus capreolus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Cervus elaphus
Mustela erminea
Mus musculus
Apodemus flavicollis
Nyctalus leisleri
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Tyto alba
Garrulus glandarius
Myotis bechsteinii
Meles meles
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Sus scrofa
Turdus philomelos
Hyla molleri
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Apodemus sylvaticus
Crocidura suaveolens
Dryocopus martius
Picus sharpei
Dendrocopos medius
Lacerta schreiberi
Martes martes
Dendrocopos major
Jynx torquilla
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Otus scops
Bubo bubo
Scolopax rusticola
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Microtus gerbei
Microtus lusitanicus
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Barbastella barbastellus


Elikadura

Bere dietaren % 97a hainbat tamainako hegaztiz dago osatua; hala nola, txio arrunta, usoa, mirua, birigarroa eta txolarrea. Elikadura osatzeko ugaztun txikiak ehizatzen ditu, erbiak eta saguzarrak barne, eta ikusi da hauez gain narrastiak, anfibioak eta intsektuak ehizatzen dituela. Elikagai-eskasia dagoenean, sarraskia jan dezake. Emeak harrapakin handiagoak ehizatzen ditu, arrazoia tamaina handiagoa izanez.

Ezkutuko bazter batean itxaronaldian egotea da duen ehizarako estrategia, harrapakinaren mugimenduak aztertzen, ustekabeko erasoaldian bikaina baita. Nahiko hegaldi akrobatiko eta bizkorra du, berehalako noranzko aldaketekin. Hegan ari den bitartean bere atzapar boteretsuekin batzen du harrapakina, lurzorutik distantzia txikira.

Ugalketa eta ontogenia

Ugalketa garaia nahiko berantiarra da, izan ere habia apirila-maiatza bitartean hasten dira eraikitzen. Bikoteak eraikitzen du habia, normalean 60 cm-ko diametrokoa dena, honetarako adar txiki, gazte eta hostoak erabiltzen dituzte. Emeak urtean behin, zehazki maiatza edo ekainean jartzen ditu arrautzak. Habia soilik zuhaitzetan jartzen dute, normalean beste urteetako habien inguruan, 1-16 m-ko altura duten adarretan.

Arrautzak 35-46 x 28-35 mm-koak dira, 22,5 g-ko pisua dute, eta zuri-urdin kolorekoak dira, gaztaina-koloreko orbainez estalita. Normalean errunaldia goizaldean izaten da, 4-5 arrautzakoa 2-3 eguneko tartearekin batetik bestera. Errunaldiko arrautzak galduz gero, emeak gehienez bi arrautza gehigarri garatuko ditu, aurrekoak baino txikiagoak izango direnak. Emeak 35-40 egun ematen ditu txitatzen. Jaiotzean, txitek lumatxa zuria dute eta emeak arrak ehizatutakoarekin elikatzen ditu. Bost aste igaro ondoren txitak hegan egiteko gai dira, baina heldutasun sexuala 1-3 urterekin lortuko dute.  

 

Bizimodua

Gautarra den harrapari hau bakartia da, habia egiteko garaian izan ezik, baina migrazioa banaka egin ohi dute (Ferguson-Lees & Christie 2001). Espezie honen banaketa arearen iparraldeko populazioak migratzaileak dira (Bildstein 2006), Europa hegoaldera, Asia hegoaldera edo Afrikara mugituz. Bestale, hegoalderago gabiraia sedentarioa da (del Hoyo et al. 1994). Migratzaileak hegoalderantz uztaila-azaro bitartean abiatzen dira, maiatza-ekaina bitartean itzuliz (Snow & Perrins 1998).

Lau urteko biziraupena izaten du normalean. British Trust for Ornithology erakundeak gabirai gazteen % 34ak lehenengo bizi urtea eta helduen % 69ak urte batetik aurrerako urteak gainditzen dituztela determinatu zuen.

Eurasiako gabirai gehienek urteko kumaldi garaia lurralde berean ematen dute, ondoren aldatuz. Asko jota, eta soilik batzuek, zortzi urte irauten dute lurralde berdinean.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Superharrapariak diren arranoen eta antzekoen harrapakina izan daiteke gabiraia.

Kontserbazioa

1950 eta 1960 urteetan gabiraiak Europan murrizketa bortitza jasan zuen  izandako ehiza eta substantzia organokloratuen gehiegizko erabileragatik. Zorionez, 1960 eta 1970 urteetan eman zen substantzia horien debekuak eta espeziearen aurreko ikuspegi aldaketak populazioaren errekuperazio egokia ahalbidetu zuen (del Hoyo et al. 1994). Gaur egun munduan 1,5 milioi gabirai daudela estimatzen da, populazioa egonkortu dela kontsideratuz. IUCN katalogo gorrian “Least Concern” bezala katalogatua dago, izan ere Europan 340.000-450.000 bikote ugalkor daudela estimatu da.

Eukal Herrian aldiz, ikusi da azken urteetan zehar indibiduo kopuruaK murriztera jo duela eta “Interes bereziko” espeziea kontsideratzen da. Basoen mozketa intentsiboa eta baso-sutea dira arrazoi nagusiak, baita ehiza, pestiziden erabilera masiboa eta habien suntsitzea.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Ferguson-Lees J., Christie D.A., Franklin K., Burton P.. 2001. Raptors of the world: an identification guide to the birds of prey of the world. A & C Black. London

Newton I. , Wyllie I.. 1992. Recovery of a Sparrowhawk population in relation to declining pesticide contamination. Journal of Applied Ecology, 29: 476-484

Penas Patiño XM, Pedreira López C, Silvar C. 2012. Guía de Aves de Euskal Herria. Sua Edizioak.

del Hoyo J., Elliott A. , Sargatal J.. 1994. Handbook of the Birds of the World, vol 2: New World Vultures to Guineafowl. Lynx Edicions. Barcelona

Burton M., Burton R.. 2002. International Wildlife Encyclopedia. Marshall Cavendish. New York
Egilea: Administrator2 | Sorrera: 2013/12/29 | Azken eguneraketa: 2020/11/24 | Bisita-kopurua: 2445 | Argazki nagusia: Antonio Puig

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...