Ugaztunak Mammalia klasean sailkatzen diren animaliak dira. Talde honetan sailkatzen diren espezie guztiek ilea dute, erdi-belarrian hiru hezurtxo dituzte, emeek ugatz guruinak dituzte eta garunean neokortexa garatua dute. Orokorrean espezie homeotermo eta endotermoak dira; hots, gorputz-temperatura konstante mantentzen dute barne-mekanismoen bitartez, nahiz eta hainbat espeziek gorputz-tenperatura aldatzeko gaitasuna garatu duten, saguzarrek, esaterako. 5700 espezie ezagutzen dira munduan, Lurreko espezierik handienak tartean.
Ugaztunak lau talde nagusitan banatzen dira (Afrotheria, Xenarthra, Euarchontoglires eta Laurasiatheria), eta azken bietako espezieak aurki ditzakegu Euskal Herrian. Euarchontoglires superordenaren barnean sailkatzen dira primateak, untxi eta erbiak, eta karraskariak. Gainerako guztiak, berriz, Laurasiatheria taldearen barnean sailkatzen dira.
Hauexek dira Euskal Herrian aurki ditzakegun ordenak: