Carnivora ordena


Ugaztun harrapari nagusiak barneratzen dituen taldea da, eta ehizarako duten abileziagatik dira ezagunak. 280 espezie baino gehiago ezagutzen dira, eta tamaina hein handia dute, 25 gramoko erbinudetik hasi eta 1000 kilogramora iritsi daitezkeen hartz zurietaraino. Taldearen izenak animalia hauen jan ohiturei erreferentzia egiten dien arren, Carnivora ordenako animalia guztien dieta ez da haragian oinarritzen, hainbat –hartz arrea, mapatxea…– omniboroak edota herbiroroak –panda hartza- baitira.

Ehizatzeko eta haragia zarrastatzeko erabiltzen dituzten letagin luzeak eta premolar eta molar sendoak dituzte ia espezie guztiek. Goiko barailako azken premolarra eta beheko lehen molarra haragi-hagin izenez ezagutzen dira, eta haragia ebakitzeko moldaturik egon ohi dira. Espezie lurtarrek, tamaina salbu, antzeko morfologia duten arren, Pinnipedia superfamiliako espezieak, fokak, uretan bizitzeko moldatuta daude, eta guztiz bestelako morfologia dute.

Animalia hauen jatorria Ipar Amerian dagoela uste da, eta leinua duela 42 milioi urte inguru sortu zela estimatu da. Taldea 15 bat familiatan sailkatzen da eta Euskal Herrian horietako 6 aurki ditzakegu:

Felidae familia: Euskal Herrian etxekatua eta galtzear den basakatua aurki ditzakegu. Katamotza (Lynx lynx) ere talde honetan sailkatzen da, eta Pirinioetan azken ureotan katamotzarenak izan daitezkeen hainbat aztarna agertu diren arren, egun Euskal Herrian ez dago espeziearen presentzia ziurtatuta.

Viverridae familia: katajineta (Genetta genetta) da talde honetako espezie bakarra.

Canidae familia: zakurra, azeria (Vulpes vulpes) eta otsoa (Canis lupus) dira Euskal Herrian topa ditzakegun kanido espezieak.

Ursidae familia: hartz arrea (Ursus arctos) da Euskal Herriko, eta Europako, ursido bakarra.

Mustelidae familia: mustelidoak Carnivora ordenako talderik dibertsoena dira, eta Euskal Herrian hainbat espezie topa daitezke.

Phocidae familia: Euskal Herrian ohikoak ez diren arren, neguan noizbehinka agertzen dira talde honetako espezieak gure kostaldean; foka grisak (Halichoerus grypus) eta foka bizardunak (Erignathus barbatus), batez ere.

a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #
Canis lupus
Otsoa
Canis lupus
Mammalia Carnivora Canidae
Felis silvestris
Basakatua
Felis silvestris
Mammalia Carnivora Felidae
Halichoerus grypus
Itsas txakur grisa
Halichoerus grypus
Mammalia Carnivora Pochidae
Lutra lutra
Igaraba arrunta
Lutra lutra
Mammalia Carnivora Mustelidae
Lynx lynx
Ipar-katamotza
Lynx lynx
Mammalia Carnivora Felidae
Martes foina
Lepazuria
Martes foina
Mammalia Carnivora Mustelidae
Martes martes
Lepahoria
Martes martes
Mammalia Carnivora Mustelidae
Meles meles
Azkonarra
Meles meles
Mammalia Carnivora Mustelidae
Mustela erminea
Erbinude zuria
Mustela erminea
Mammalia Carnivora Mustelidae
Mustela lutreola
Ur-ipurtatsa, Bisoi europarra
Mustela lutreola
Mammalia Carnivora Mustelidae
Mustela nivalis
Erbinudea
Mustela nivalis
Mammalia Carnivora Mustelidae
Mustela putorius
Ipurtatsa
Mustela putorius
Mammalia Carnivora Mustelidae
Mustela vison
Bisoi amerikarra
Mustela vison
Mammalia Carnivora Mustelidae
Ursus arctos
Hartz arrea
Ursus arctos
Mammalia Carnivora Ursidae
Vulpes vulpes
Azeri arrunta
Vulpes vulpes
Mammalia Carnivora Canidae

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...