Lagomorpha ordena


Lagomorpha untxiak eta erbiak barneratzen dituen talde taxonomikoa da. Garai batean karraskaritzat (Rodentia ordena) jotzen ziren arren, azterketa morfologiko eta molekularrek aparteko leinu bat direla erakutsi dute. Lagomorfoak bi talde nagusitan sailkatzen dira. Leporidae familian sartzen dira untxiak eta erbiak, eta Ochotonidae familian, aldiz, pikak. Azken horietako espezie bakar bat ere ez dago Euskal herrian.

Talde honetako animalien ezaugarri morfologiko bereizgarriena goi-barailan lau intzisibo dituztela da. Karraskariek, aldiz,  bi intzisibo dituzte. Azken horien kasuan bezala, lagomorfoen intzisiboak ere etengabe hazten dira. Bestalde, lagomorfoek belarri handiak izan ohi dituzte, untxiek eta erbiek batez ere. Lagomorfo guztiak herbiboro hertsiak dira.

Euskal Herrian Leporidae familiako espezieak bakarrik aurki ditzakegu: erbi europarra (Lepus europaeus), erbi iberiarra (Lepus granatensis) eta untxi arrunta (Oryctolagus cuniculus).

a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #
Lepus europaeus
Erbi europarra
Lepus europaeus
Mammalia Lagomorpha Leporidae
Lepus granatensis
Erbi iberiarra
Lepus granatensis
Mammalia Lagomorpha Leporidae
Oryctolagus cuniculus
Mammalia Lagomorpha Leporidae

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...