Eulipotyphla trikuak, satitsuak eta satorrak barneratzen dituen ordena da. Garai batean Insectivora ordenean sailkatzen ziren egun talde honetan dauden espezie gehienak, baina berriki egindako berrikuspen filogenetikoek talde taxonomiko berria sorrarazi dute. Euskal Herrian talde honetako dozena bat espezie aurki ditzakegu, guztiak tamaina txikikoak, intsektiboroak eta iheskorrak.
Tamaina txikiko ugaztunak dira talde honetan sailkatzen direnak. Tasa metaboliko altua izan ohi dutenez elikagai ugari behar dute, eta horretarako egunez zein gauez mantendu ohi dira aktibo. Era guztietako ornogabeek osatzen dute animalia horien dieta.
Taldea bost familiatan banatzen da, nahiz eta horietako bitako (Solenodontidae eta Nesophontidae) espezieak ezin diren gure artean aurkitu. Euskal Herrian bizi diren espezieak hiru talde hauetan sailkatzen dira.