Arrainak


Arrainak uretan bizitzera moldaturiko kordatuak dira, izaera taxonomiko propiorik gabeko talde dibertso eta heterogeneoa osatzen dutenak. Garai batean talde taxonomiko bakartzat jotzen zen arren, gaur egun arrainen sailkapena asko aldatu da. Izan ere, arrain gisa ezagutzen ditugun animaliek jatorri komuna duten arren, jatorri berbereko beste hainbat animalia talde horretatik at kontsideratzen dira; tetrapodoak –ugaztunak, narrastiak…– esaterako. Ondorioz, arrainen taldea parafiletikotzat jotzen da, eta ez du balio taxonomikorik.

Arrainen artean morfologikoki erraz bereiz daitezkeen bi talde bana daiteze: barailadunak eta barailagabeak. Barailagabeen artean mixinak eta lanproiak dira gaur egun bizirik dirauten bakarrak. Gainerako arrain guztiak, berriz, barailadunak dira, eta hiru talde nagusitan sailka daitekezke bizirik dirauten leinuak.

Myxini klasea: 77 mixin espezie ezagutzen dira eta ornodunen artean birizik dirauen leinurik zaharrena, gainerako kordatuetatik duela 300 milioi urte baino gehiago banatuta. Buruhezurra izan arren, ez dute bizkarrezur osifikaturik. Ozeano Atlantikoko espezie arruntena Myxine glutinosa izenekoa da. 

Petromyzontidae klasea: 40 lanproi espezie inguru ezagutzen dira ipar zein  hego hemisferioko ingurune epeletan. Gehienak ur gezatako espezieak dira, eta hainbat lanproi espezie arrainen parasitoak izateagatik ezagunak dira.

Chondrichtyes klasea: kartilagozko hezurdura duten arrainek osaturiko talde dibertsoa da, manta-arraiak, baztangak eta marrazoak barneratzen dituena, besteak beste. 

Actinopterygii klasea: arrain gisa ezagutzen diren ia espezie guztiak talde honen barnean sailkatzen dira, arrain espezie guztien % 99 baino gehiago.

Sarcopterygii klasea: garai batean dibertsitate handiagoa izan zuten arren eta urte luzez desagertutako leinutzat jo zen arren, gaur egun 8 espeziek osatzen dute taldea. Horietako bi zelakantoak dira, eta beste seiak dipnoiak.

 

a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #
Alosa alosa
Kodaka
Alosa alosa
Actinopterygii Clupeiformes Clupeidae
Cetorhinus maximus
Marrazo erraldoia
Cetorhinus maximus
Chondrichthyes Lamniformes Cetorhinidae
Cobitis calderoni
Mazkar arantzaduna
Cobitis calderoni
Actinopterygii Cypriniformes Cobitidae
Gasterosteus aculeatus
Arrain hiruarantza
Gasterosteus aculeatus
Actinopterygii Gasterosteiformes Gasterosteidae

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...