Ugaztunak


Ugaztunak Mammalia klasean sailkatzen diren animaliak dira. Talde honetan sailkatzen diren espezie guztiek ilea dute, erdi-belarrian hiru hezurtxo dituzte, emeek ugatz guruinak dituzte eta garunean neokortexa garatua dute. Orokorrean espezie homeotermo eta endotermoak dira; hots, gorputz-temperatura konstante mantentzen dute barne-mekanismoen bitartez, nahiz eta hainbat espeziek gorputz-tenperatura aldatzeko gaitasuna garatu duten, saguzarrek, esaterako. 5700 espezie ezagutzen dira munduan, Lurreko espezierik handienak tartean. 

Ugaztunak lau talde nagusitan banatzen dira (Afrotheria, Xenarthra, Euarchontoglires eta Laurasiatheria), eta azken bietako espezieak aurki ditzakegu Euskal Herrian. Euarchontoglires superordenaren barnean sailkatzen dira primateak, untxi eta erbiak, eta karraskariak. Gainerako guztiak, berriz, Laurasiatheria taldearen barnean sailkatzen dira.

Hauexek dira Euskal Herrian aurki ditzakegun ordenak:

  • Primates: Euskal Herrian naturan aurki dezakegun espezie bakarra gizakia da.
  • Lagomorpha: untxiak eta erbiak sailkatzen dira talde honetan.
  • Rodentia: ugaztunen arteko talderik dibertsoena da, ugaztun guztien % 40 talde honetan sailkatzen baitira. Saguak, arratoiak eta urtxintxak daude talde honen barruan.
  • Eulipotyphla: trikuak, satitsuak eta satorrak barneratzen dituen taldea da.
  • Cetartiodactyla: bi espezie talde guztiz ezberdin sailkatzen dira talde honetan, baina jatorri berbera dutenak. Izan ere, talde berean daude baleak, izurdeak, ardiak, ahuntzak eta behiak, esaterako.
  • Chiroptera: saguzarrek osatutako taldea da.
  • Perissodactyla: Euskal Herrian etxekotutako bi espezie soilik aurki ditzakegu, zaldia (Equus ferus) eta astoa (Equus africanus).
  • Carnivora: gure inguruko ugaztun harrapari nagusiak sailkatzen dira talde honetan: otsoa, hartza, mustelidoak, azkonarra eta abar, baina baita fokak ere.
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #
Eubalaena glacialis
Euskal balea
Eubalaena glacialis
Mammalia Cetartiodactyla Balaenidae
Felis silvestris
Basakatua
Felis silvestris
Mammalia Carnivora Felidae
Galemys pyrenaicus
Muturluzea
Galemys pyrenaicus
Mammalia Eulipotyphla Talpidae
Glis glis
Muxar grisa
Glis glis
Mammalia Rodentia Gliridae
Grampus griseus
Izurde muturmotza
Grampus griseus
Mammalia Cetacea Delphinidae
Halichoerus grypus
Itsas txakur grisa
Halichoerus grypus
Mammalia Carnivora Pochidae
Hypsugo savii
Savi saguzarra
Hypsugo savii
Mammalia Chiroptera Vespertilionidae
Lepus europaeus
Erbi europarra
Lepus europaeus
Mammalia Lagomorpha Leporidae
Lepus granatensis
Erbi iberiarra
Lepus granatensis
Mammalia Lagomorpha Leporidae
Lutra lutra
Igaraba arrunta
Lutra lutra
Mammalia Carnivora Mustelidae
Lynx lynx
Ipar-katamotza
Lynx lynx
Mammalia Carnivora Felidae
Martes foina
Lepazuria
Martes foina
Mammalia Carnivora Mustelidae
Martes martes
Lepahoria
Martes martes
Mammalia Carnivora Mustelidae
Meles meles
Azkonarra
Meles meles
Mammalia Carnivora Mustelidae
Microtus agrestis
Larre-lursagua
Microtus agrestis
Mammalia Rodentia Cricetidae
Microtus arvalis
Landa lursagua
Microtus arvalis
Mammalia Rodentia Cricetidae

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...