Gau-saguzar handia
Nyctalus lasiopterus

Gau-saguzar handia Europako saguzarrik handiena da eta morfologikoki bere generoko espezieekin antz handia izan arren, tamainak bereizten ditu. Basoko zuhaitzetan gorde ohi da, baina ingurune irekietan ehizatzen ditu intsektuak zein txori txikiak. Izan ere, Nyctalus lasiopterus Europan txoriez elikatzen den saguzar espezie bakarra da.

Nyctalus lasiopterus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Schreber (1780)
Estatusa
nt

Deskribapena

Europako saguzarrik handiena da, eta Vespertilionidae familiako handienetariko bat. 41-46 cm-ko hego-luzera izan ohi du, eta 60 gramoko pisua izatera iritsi daiteke. Besagain-luzera, aldiz, 62-68 mm bitartekoa da. Ilajeari dagokionez, alde dortsala marroi-gorrizta eta bentrala horizta edo argiagoa izan ohi du. Belarri motz, zabal eta borobilduak dauzka, baita trago handi eta giltzurrun formakoa; Nyctalus generoaren bereizgarria den ezaugarria da hau. Hego luze eta erlatiboki estuak ditu eta lobulu poskalkaneo ondo garatuak. Nabarmentzekoa da, bestalde, hegoetako patagioaren azpialdearen zati handi bat ilez estalia izatea, gainerako saguzarrek ez bezala.

Arrek eta emeek antzeko tamaina eta morfologia dute; ez dago, beraz, dimorfismo sexual nabarmenik.

 

Antzeko espezieak

Nyctalus noctula
Nyctalus noctula

Tamainagatik Tadarida teniotis espeziearekin nahas genezake, hala ere, azken hau gris kolorekoa, isats askea eta hego estilizatuak dauzka erabat.

Bestetik, morfologiagatik posible da gau-saguzar ertainarekin (Nyctalus noctula) nahastea, baina hau txikiagoa eta ahulagoa da.

Askotan, gau-saguzar handien kume arrak eta ertainen eme helduak nahasgarriak izaten dira, kasu hauetan sexu organoei erreparatu beharko genieke

Ekokokapena

Gainerako saguzar gehienek baino frekuentzia baxuagiko ekokokapen-deiak erabiltzen ditu, 9-25 kHz bitartekoak. Ondorioz, ultrasoinu-detektore gabe entzun daiteke. Frekuentzia horretan ekokokapetzen duten espezie gutxi daude, generokide dituen gau-saguzar txikia (N. leisleri) eta gau-saguzar ertainarena (N. noctula), eta saguzar buztanluzea (Tadarida teniotis).

Frekuentzia erlatiboki baxuko soinuak izanik, irismen handia izan ohi dute, eta 200 metroraino entzun daitezke.

Banaketa

Europa erdialde eta hegoaldean eta Afrika iparraldeko hainbat puntutan aurki daitekeen espeziea da. Dena den, populazio esanguratsuenak Mediterraneo itsasoaren arroan ezagutzen dira dira: Grezia, Korsika, Italia, Eslobakia eta Espainan. Marokon, Libian, Turkian, Iranen eta Errusian ere ale batzuk aurkitu izan dira.

Iberiar Penintsulan gune puntualetan aurkitu izan da Sevilla (Europako koloniarik handiena dago bertan), Cadiz, Errioxa, Nafarroa, Euskal Herri eta Sistema Iberiar eta Zentraleko gune puntualetan.

Nyctalus lasiopterus Nyctalus lasiopterus

Habitata

Espezie zuhaiztarra da eta batez ere baso hosto-erorkorretan bizi da, nahiz eta pinudietan ere aurkitu izan den. Ibai-basoetako inguruetan ere bizi daiteke eta baso helduekiko menpekotasuna du, izan ere zuhaitz zaharretan finkatzen baititu bere koloniak. Neguan zuhaitzetako zuloak eta eraikinetako arrakalak erabiltzen ditu hibernatzeko.

Altuera tarte handian aurkitu den espeziea da, itsas mailatik hasi eta goi mendietaraino da. 2000 metroko altueran harrapatu izan da, esaterako, Pirinioetan eta Alpeetan.



Habitat bereko espezie gehiago

Otus scops
Chalcides bedriagai
Jynx torquilla
Strix aluco
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Blanus cinereus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Sus scrofa
Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Suncus etruscus
Canis lupus
Fringilla coelebs
Bubo bubo
Lacerta schreiberi
Pipistrellus nathusii
Microtus lusitanicus
Talpa europaea
Rana dalmatina
Phoenicurus phoenicurus
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Myotis bechsteinii
Plecotus auritus
Luscinia megarhynchos
Meles meles
Turdus philomelos
Apodemus flavicollis
Alytes obstetricans
Cyanistes caeruleus
Nyctalus noctula
Myotis myotis
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Sciurus vulgaris
Martes foina
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Martes martes
Sorex coronatus
Mus musculus
Garrulus glandarius
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Tyto alba
Rhinolophus ferrumequinum
Pipistrellus pipistrellus
Mustela erminea
Miniopterus schreibersii
Picus sharpei
Dendrocopos major
Dama dama
Buteo buteo
Anguis fragilis
Aquila chrysaetos
Hyla molleri
Barbastella barbastellus
Myotis emarginatus
Nyctalus leisleri
Myotis nattereri
Apodemus sylvaticus
Erithacus rubecula
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Scolopax rusticola
Lepus europaeus
Salamandra salamandra
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Dendrocopos minor
Ursus arctos


Elikadura

Animalia karniboroa da, kokapen geografikoaren arabera eta urteko sasoiaren arabera ehizatzeko jarrera ezberdinak har ditzake. Tamaina handiko intsektuez -sitsak eta kakalardoak- elikatzen da batez ere, baina hegazti paseriformeek garrantzia handia dutela ikusi da azken urteotan. Iberiar Penintsula hegoaldeko populazioak dira hegaztiez elikatzen diren populazio nagusiak, eta migrazio garaiak aprobetxatzen ditu, batez ere, Gibraltargo itsasartean barrena pasatzen diren hegaztiak altuera handian harrapatzeko. Lurretik 400 metrora detektatu izan dira ehizean.

Ugalketa eta ontogenia

Orohar ugalketa gune epeletan ematen da eta emeek kume bakarra izaten dute kumaldi bakoitzean. Erditzeak maiatza-ekaina aldera izaten dira. Erditze garaian emeak kumatze-kolonia txikietan elkartu ohi dira, arrak aldiz, aparte bizi dira.

Fisio-fusio fenomenoa ohikoa izaten da N. lasiopterus kolonietan, non indibiduoak egunero zuhitzez-zuhaitz aritzen dira, batzuk besteekin nahastuz. Modu honetan koloniek zuhaitz eta aterpeak hobeto kontrolatu eta defenda ditzakete, gainera zuhaitzen galeren aurrean hobeto erantzunez.

Bizimodua

Hibernatzen duten animaliak dira eta zuhaitzen zuloen barnean egiten dute (ez da beste lekutan hibernatutako alerik aurkitu). Abendutik martxoa bukaera arte egoten dira izkutatuta. Bestetik, migrazioak burutzen dituztela ere jakina da.

Udan ar eta emeak banandurik bizi dira. Orokorrean arrak bakartiagoak dira edota indibiduo gutxiko talde txikitan bizi dira. Ukranian beste espezietako saguzarrekin (Pipistrellus pipistrellus eta beste gau-saguzarrak) elkarbizitzen behatu dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez da predatzaile espezifikorik ezagutzen, baina aurkitu izan dira bere arrasto hilak hontza handiaren (Bubo bubo) eta hontz zuriaren (Tyto alba) hondakinetan.

Lehia nagusia zuhaitzetako zuloetan bizi diren beste espezieekin izan ditzake, batez ere txoriekin.

Kontserbazioa

Gaur egun ez dago espezie honen kontserbaziorako neurri espezifikorik. Hala ere, legedi nazional eta internazionalak babestutako espeziea da. Gau-saguzar handia "bakana" bezala sailkaturik dago EAE-ko Espezie Mehatxatuen Zerrendan.

Espaina mailan bi kolonia garrantzitsu mantentzen dira hego-ekialdean baina ez daude eremu babestuen barnean, hortaz bere kontserbaziorako neurriak hartu behar dira.

 

 

Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . Arkive. http://www.arkive.org/ (2013/02/03)

Schreur G., de Paz O., Almenar D., Garin I., Aihartza J., Goiti U., Salsamendi E.. 2006. Estudios cientificos sobre Quirópteros Amenazados en Extremadura.

Ana G. Popa Lisseanu, Carlos Ibañez. 2006. Ecología espacial y trófica del nóctulo gigante (Nyctalus lasiopterus) en el Parque Nacional de Doñana y su entorno.

Arthur L, Lemaire M. 2009. Les Chauves-souris de France, Belgique, Luxembourg et Suisse. Biotope. Paris

Palomo JL, Gisbert J, Blanco C. 2007. Atlas y Libro Rojo de los Mamíferos Terrestres de España. MMA. Madrid
Egilea: | Sorrera: 2012/11/14 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 1641 | Argazki nagusia: Paulo Barros

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...