Natterer saguzarra
Myotis nattereri

Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedaturik dagoen saguzar espezie txiki hau afera taxonomiko  baten barruan dago egun. 2006an plazaraturiko ikerketa baten arabera, Iberiar penintsulako ustezko M. nattereriak genetikoki Europako gainerakoengandik aldendurik daudela ikusi da (Ibáñez et al. 2006). Euskal Herrian aurki daitekeen M. nattereria, ordea, ez da Iberiar penintsulako gainerakoen modukoa baina Europa osoko azterketa filogeografiko zabalak egin bitartean, Europa iparraldean aurki daitekeen betiko taxonaren barruan mantenduko dugu.

Myotis nattereri

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Kuhl, 1817
Estatusa
lc

Deskribapena

Belarri nahiko handiak dituen saguzar txikia da. Euskal Herrian aurkitzen diren helduek 6,4 eta 8,5 gramo bitarteko pisua dute eta besaurrearen luzera 35,6 eta 41,9 mm bitartekoa da. Belarriak zabalduta muturra baino luzeagoak dira, eta muxarradura bat dute belarrietan. Eskotadura hau, ordea, M. emarginatus espeziearena baino txikiagoa da. Tragoa puntazorrotza da, gainerako generokideen antzera. Espoloia uropatagioaren ertzaren erdiraino iristen da, eta mintzaren ertzaren beste erdia ile motz eta sendoz estalirik dago. Tibiatan ez zaio ilerik hazten.

Ilajea gris-arrea da, sabelaldea bizkarraldea baino argiagoa. Bien arteko kontrastea oso nabarmena da. Ileek bi kolore dituzte. Goialdean gris-arreak dira eta oinarri iluna dute. Azpialdean, berriz, oinarria iluna den arren, punta zurixka dute. Begien inguruan ez dute ilerik izaten. Gazteak helduak baino askoz ere ilunagoak izan ohi dira eta ez dago dimorfismo sexualik.

Ekokokapena

Saguzar honen ultrasoinuak gainerako generokideetatik bereiztea oso zaila da. Seinalearen intentsitatea nahiko baxua da eta frekuentzia modulatuko bilaketa-seinaleak 135 kHz-rainoko anplitudea dute. Pultsuak zein tarteak oso motzak dira, batez ere landareditik gertu (< 1m) hegan egiten duenean. Intentsitate maximoa, aldakorra den arren, 40 eta 50 kHz inguruan aurkitu ohi da.

Banaketa

M. nattereri espeziea Europa mendebaldea eta Afrika iparraldetik Turkmenistan eta Iraneraino hedaturik dagoen espeziea da.  Iparraldean 63º-ko paraleloraino aurki daitezke eta hegoaldeko muga Saharako basamortuak ezartzen du (Ibáñez 1998; Topál 2001).

Izendatzeke dagoen eta Iberiar penintsula iparraldeko mendietan aurkitzen den espeziearen hedadura aipaturiko mendiguneetara mugatzen da. Lekuotan 1000 metrotik gorako altueran bizi ohi da. Euskal Herrian,
Raneroko haitzetan, Los Jorrioneseko mendigunean, Aulestiko haitzetan, Urkiolan eta Lekeition aurkitu izan da. Gorbeia mendian eta Aralarren ikusi izana ere aipatu da (Balcells 1971).

Myotis nattereri Myotis nattereri

Habitata

Euskal Herriko izendatu gabeko Myotis hauek, basoetako saguzarrak dira eta zuhaitzak erabiltzen dituzte, batez ere, beren koloniak ezartzeko. Hostaila handiko hostoerorkorren basoetan aurkitu dira, batez ere, eta udan salbu, gainerako urtaroetan altuera handian dauden inguruneak hautatzen dituzte (Aihartza 2001).



Habitat bereko espezie gehiago

Tadarida teniotis
Rupicapra pyrenaica
Plecotus macrobullaris
Talpa europaea
Chionomys nivalis
Parnassius apollo
Turdus philomelos
Meles meles
Myotis bechsteinii
Plecotus auritus
Mustela nivalis
Bubo bubo
Microtus agrestis
Micromys minutus
Neophron percnopterus
Prunella collaris
Montifringilla nivalis
Gyps fulvus
Aegolius funereus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Pyrrhocorax graculus
Gypaetus barbatus
Cyanistes caeruleus
Alytes obstetricans
Crocidura russula
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Otus scops
Troglodytes troglodytes
Rana dalmatina
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Jynx torquilla
Lacerta schreiberi
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Apodemus flavicollis
Oryctolagus cuniculus
Asio otus
Pipistrellus kuhlii
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Microtus lusitanicus
Tichodroma muraria
Sus scrofa
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Martes foina
Martes martes
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Tyto alba
Garrulus glandarius
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Rhinolophus ferrumequinum
Miniopterus schreibersii
Mus musculus
Pipistrellus pipistrellus
Mustela erminea
Scolopax rusticola
Accipiter nisus
Nyctalus leisleri
Barbastella barbastellus
Hyla molleri
Dama dama
Myotis emarginatus
Myotis myotis
Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Nyctalus noctula
Nyctalus lasiopterus
Buteo buteo
Anguis fragilis
Dendrocopos minor
Salamandra salamandra
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Coracias garrulus
Accipiter gentilis
Aquila chrysaetos
Apodemus sylvaticus
Erithacus rubecula
Ursus arctos


Elikadura

Iberiar penintsulan daturik bildu ez den arren, Europako M. nattererien antzeko elikadura-ohiturak dituela pentsatzen da. Landare edo substratuaren gainean geldirik dauden intsektuak harrapatuz elikatzen da, gleaning izeneko teknikaren bitartez. Landaredia eta lurzorutik oso gertu hegan egiten du normalean. Hala ere, hegan ehizatzen ere ikusi da (Siemers & Schnitzler 2000).

Dietaren konposaketa aldakorra da elikagai-eskuragarritasunaren arabera, baina dipteroak, trikopteroak, koleopteroak, lepidopteroak eta araknidoak dira talderik garrantzitsuenak.

Ugalketa eta ontogenia

Kumatze-koloniak, batez ere, emeek osatuta egon ohi dira (Balcells 1956). Ernaldiak hilabete eta erdiko luzera izaten du. Europako M. nattererietan, hala ere, negu guztian emeak arraren esperma gordetzeko ahalmena duela behatu da, ernalketa udaberrian emanaz. Kume bakarra jaio ohi da udaberriko azken egunetan edo udako lehenengoetan eta edoskitzaroa 50-60 egunekoa izan ohi da.

Europako Natterer saguzarren bizi-luzetasuna 20 urteraino luza daiteke, nahiz eta 16 urteko muga gainditzea zaila den (Roberts & Hutson 1993).

Bizimodua

Natterer saguzarrak maniobrabilitate handia du abiadura moteletan eta bost metrotik beherako altueratan egin ohi du hegan (The Bat Conservation Trust 2002).

 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez da beste animalia baten ohiko harrapakina, baina hontz zuriaren (Tyto alba) egagropiletan saguzarraren arrastoak aurkitu izan dira.

Kontserbazioa

Euskal Herrian Natterer saguzarra ez da oso arrunta eta bere populazioen tamaina ere urria dela dirudi. Europan, populazioen murriztea eman da azken urteotan, batik bat Alemanian eta Holandan.

Espezie honen mehatxu nagusien artean bioziden erabilera (Natterer saguzarraren babeslekuetan zein nekazal eskualdetan), babeslekuen galera, eraikinen birmoldaketak, pasaiaren eraldaketak, espeleoturismoa eta baso-suteak daude.

Esteka interesgarriak


Erlazionaturiko artikuluak

Kobazuloak, saguzarren babesleku

Lide Jimenez | 2013ko otsaila

Euskal Herriko saguzarrak: itzal hegodunak

Antton Alberdi | 2012ko apirila

Bibliografia


Roberts, G.M., Hutson, A. M.. 1993. Natterer's bat Myotis nattereri.. BCT. London

Topál, G.. 2001. Myotis nattereri (Kuhl, 1818) – Fransenfledermaus. Niethammer, J. Krapp, F. (Eds.). Handbuch der Säugetiere Europas.. Aula Verlag, Wiesbaden.

Blanco JC. 1998. Mamíferos de España. Planeta. Barcelona

Aiharza JR. 2001. Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación. Doktoretza-tesia, EHU. Bilbo

Ibáñez, C., García-Mudarra, J., Ruedi, M., Stedelman, B., Juste, J.. 2006. The Iberian contribution to cryptic diversity in European bats.. Acta Chiropterologica, 8 (2): 277-297

Siemers, B. M., Schnitzler, H. U.. 2000. Natterer's bat (Myotis nattereri Kuhl, 1818) hawks for prey close to vegetation using echolocation signals of very road bandwidth.. Behav. Ecol. Sociobiol., 47: 400-412

Balcells, E.. 1956. Estudio Biológico y Biométrico de Myotis nattereri (Chir. Vespertilionidae). Publicaciones del Instituto de Biología aplicada, 23: 37-81
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2012/03/02 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 2407 | Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...