Generokideak diren espezie gehienengandik nahiko errez bereizten den espeziea da Amanita franchetti. Pileoan dituen kroskoaren hondar horiengatik. Espeziea ez da jangarria, toxiko xamarra baita. Ez dauka usain nabarmenik eta bere zaporea ahula bada ere, desatsegina suertatzen da. Tamainari dagokionez, Amanita hau, ertaina da. Hostozabal eta koniferoen basoetan aurki daitekeen onddoa da.
Tamaina ertaineko da ondoko espezie hau, bere txapelak 4-9 cm-ko diametroa izaten baitu. Alea gaztea denean, pileoa hemisferikoa izaten du eta zahartzen doanean lautu egiten da. Kolore-aukera handiko espeziea da, arre-horixkatik hasita, marroi-grisera doana. Ertza leuna da, ildaskatu gabea. Espeziearen bereizgarriak diren kolore horiko kroskoaren arrastoak izaten ditu pileo gainean.
Estipea 4-10 x 1-3 cm artekoa, zilindrikoa, zuria eta oinarrian lodiagoa dena. Oinarrian kolore horiko ezkatak izaten ditu. Hauek errez bereizten dira estipetik. Behetik hasita eraztuna arte ezkatatsua da pileoa, eraztunetik gora berriz, ildaskatua da.
Kolore zuriko orriak ditu, askeak eta bakanak direnak.
Ez dauka ez zapore ez usain nabarmenik, eta duen zapore ahula desatsegina da. Kolore zuriko onddo da, kutikularen azpian izan ezik, bertan horia da. Mamiaren eitea trinkoa da.
Esporada zuria duen onddoa da. 8-11 x 6-8 µm-tako esporak ditu. Espora hauek elipsoidalak izaten dira, garatxo batekin erpinean.
Gimnospermoen eta angiospermoen basoetan aurki daiteke. Gure basoetan nahiko arrunta da espezie hau.
Udaberrian azaltzen dira onddo honen lehenengo fruitu gorputzak eta udazkena bukatu arte aurki daitezke.
Ez dauka inongo balio gastronomikorik, bere usaina oso ahula baita, bere zaporea bezela. Duen zapore apala desatsegina da. Horrez gain intoxikazio arinak eragin ditzake.
Bi espezie hauen antzekotasunak handiak dira eta zenbait kasutan nahasmena sor dezakete. A. rubescens espeziearen mamia gorritu egiten da mozterakoan. Pileoan ere ezberdintasunak daude, "Galdakao galanpernaren" txapela ilunagoa baita eta ez ditu “elur maluta” horiak kutikularen gainean.
Ardotsua, Galdakao lanperna ( Amanita rubescens ) |