Onddoak

Boletus impolitus
Onddo iodousaina

Hostozabalekin elkarte mikorrizikoak sortzen ditu eta uda-udazkenean topatu daiteke. Txapela 20 cm diametroa izateraino hel daiteke eta kolore aldakorra izaten du. Normalean hori eta marroiaren arteko kolorea izaten du. Hankaren oinarrian fenol usaina izaten du beraz, perretxikojangarria izan arren, hankaren beheko zatia kentzea gomendatzen da.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Boletus impolitus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/02/17
Azken eguneraketa: 2012/10/24
Bisita-kopurua: 1471

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Deskribatzailea: Fr. (1838)
Sinonimoak
Boletus suspectus
Hemileccinum impolitum
Leccinum impolitum
Tubiporus impolitus
Xerocomus impolitus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Hasieran txapela hemisferikoa da, baina zahartu ahala, ganbil lau eta erdialdean zapaldua izaten da. Normalean, 5-12 cm-ko txapela du baina batzuetan 20 cm-tarainoko diametroa izan dezake. Kutikula ezin da mamitik bereizi eta bikortsua da gaztetan, heldu ahala leundu egiten da. Bere garapen egoeraren eta uneko baldintzen arabera kolore aldakorra du, sepia islak dituen hori eta marroi ilunaren tartekoa, batzuetan kafesne argiaren tonuz nahasia.

Estipea

Hanka mardula eta sabelduna du. Formari dagokionez, klabiforme eta zilindriko tartekoa da. Kolore hori zurbilekoa da, baina oinaldean txapelak agertzen dituen kolorearen tonuz nahasia. Batzuetan txapelarena baina ilunxeagoa izaten da.

Mamia

Mamiak kolore zuri-horixka izaten du, ebaki edo urratu batekin aldatzen ez dena. Usain handia du, hankaren oinarrian fenol usaina edo iododun konposatuena dario. Zapore geza du, zertxobait azidoa.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak fusiforme eta eliptikoak dira, 10-16 x 4,5-6 μm-ko tamainakoak.


Ekologia

Habitata

Hostozabalen basoetan agertzen da, batez ere Quercus generokoetan. Zuhaitz horiekin elkarte mikorrizikoak eratzen ditu.


Habitat bereko espezie batzuk:
Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Lanperna horia
Amanita citrina
Ganoderma pfeifferi
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata


Perretxiko-garaia

Uda-udazken aldean ateratzen da.

Jateko balioa

Jangarri onen artean sartua dagoen arren, zenbait osagai kentzeko oso ongi eginda jatea gomendatzen da. Honez gain, hankaren usain txarra dela eta beheko zatia bota egin behar da.

Antzeko espezieak
Boletus fragrans

Moztean mamia urdindu egiten zaio espezie honi.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...