Kutturlio arrunta
Galerida cristata

Tamaina txikiko txori arre hau erraz ikus daiteke herri eta hirien inguruko lurretan, bideetan... Duen lumadiaren kolore arre apalagatik identifikatzeko zaila gerta badaiteke ere, duen mototsa argigarria da. Itxura berezia du espezie honek.

Galerida cristata

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Alaudidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Deskribapena

Kutturlio arrunta 17-19 cm luzera eta 29-30 cm hego-zabalera duen txori txiki eta marroia da. Itxura lodikotea du pausatuta dagoenean. Hegan egiten duenean buztan motza eta hego zabalak erakusten ditu. Buruan duen mototsak, askotan tente eramaten duena, espezie hau identifikatzeko erabili daiteke (hegatxabalak ere mototsa dauka, baina laburragoa da). Alde dortsaleko lumadia arre apala da eta bertan orban beltzak dauzka. Alde bentraleko lumadia, berriz, zuria. Buztanean erdigunetik ertzetara luma marroi apalak, beltzak eta marroi biziak ditu hurrenez hurren. Bestalde, aurpegian marra beltz nabarmenak dauzka moko eta begien inguruan.

Antzeko espezieak

Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)
Alauda arvensis

Kutturlioak hegatxabala baino handiagoak dira. Halaber, kutturlioaren lumadia grisagoa eta ilunagoa da. Gainera, hegan egiten dutenean buztaneko bi ertzetzako lumak desberdinak dituzte: hegatxabalak txuriak eta kutturlioek marroixkak. Bestalde, kutturlioaren mototsa luzeagoa da.


Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae)

Kutturlio arrunta eta mokolaburra oso antzekoak dira eta ondo identifikatzeko gertutik behatu beharra dago: kutturlio mokolaburra txikiagoa da, mototsak ez du puntarik eta lumadia apalagoa da (ia grisa).

Kantua

Nahiko ahots melodikoa dauka; txio egin baino, hitz egiten ari dela ematen du. Orokorrean 2-4 notaz osatutako soinu malenkoniatsua egiten du, nota luze eta txorrotxioa biziak tartekatzen dituena. Kantuan ari denean identifikatzeko erraza den tuui-tii-tuu moduko doinua egiten du, tonuan gora eta behera eginez.

Banaketa

Kutturlio arrunta banaketa zabaleko espeziea da: Europa, Asia eta Afrika Tropikaleko gune bero eta epeletan aurki daiteke. Iberiar Penintsulan bereziki mediterraneo inguruan bizi da eta iparraldeko gune asko saihesten ditu. Euskal Herriko aleek ez dute migratzen eta soilik gertuko lurraldeetara mugitzen dira. Ostera, Europa iparraldeko aleek Iberiar Penintsulara eta Afrika iparraldera migratzen dute.

Galerida cristata Galerida cristata

Habitata

Gizakiaren eraginpeko lur eremu irekietan bizi da: galsoroetan, herri-bideetan, herri txikien inguruan… Betiere, klima bero-epela behar du.

Habia lurreko sakonuneetan eraikitzen du, ahal duela sastrakaren baten babesean.



Habitat bereko espezie gehiago

Aquila pennata
Aquila fasciata
Sus scrofa
Colias croceus
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Luscinia megarhynchos
Lepus europaeus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Falco tinnunculus
Jynx torquilla
Athene noctua
Alauda arvensis
Crocidura russula
Dama dama
Cervus elaphus
Caprimulgus europaeus
Otus scops
Troglodytes troglodytes
Dendrocopos minor
Fringilla coelebs
Blanus cinereus
Chalcides bedriagai
Bubo bubo
Rattus rattus
Apodemus sylvaticus
Sciurus vulgaris
Martes foina
Dendrocopos major
Picus sharpei
Milvus migrans
Circaetus gallicus
Plecotus austriacus
Miniopterus schreibersii
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus pipistrellus
Eptesicus serotinus
Rhinolophus hipposideros
Neophron percnopterus
Ardea cinerea
Aglais urticae
Pica pica
Aquila chrysaetos
Buteo buteo
Tyto alba
Mus musculus
Mus spretus
Turdus philomelos
Ciconia nigra
Pipistrellus kuhlii
Microtus duodecimcostatus
Passer domesticus
Milvus milvus
Falco peregrinus
Turdus merula
Tadarida teniotis
Micromys minutus
Myotis blythii
Suncus etruscus
Asio otus
Anguis fragilis


Elikadura

Kutturlio arrunta espezie orojalea da. Bere dietan haziak, hostoak, kimuak nahiz ornogabe txikiak sartzen dira. Neguan eskuragarritasunera doitu eta batez ere landare jatorrizko elikagaiak jaten ditu.

Ugalketa eta ontogenia

Ugal sasoia martxoan hasten da eta ekaina bitartean bizpahiru errunaldi izan ditzakete. Aldi bakoitzean orban gorriz betetako 3-7 arrautza horixka erruten dituzte. Hauek 11-13 egunez inkubatzen dira eta txitek jaio eta 9 egunetara uzten dituzte habiak.

Bizimodua

Espezie bakartia da. Ugal garaian bere lurraldea gogor defendatzen du.

Kontserbazioa

Gurean oraindik ere espezie arrunta bada ere, kutturlio arruntaren populazioek beherakada nabarmena izan dute azken urteetan. Hori dela eta Espainian Interes Bereziko espezie moduan katalogatuta dago (EAEn eta Nafarroan katalogatu gabe dago). Nazioarteko zerrenda gorrian arriskurik gabe kontsideratuta dago.

Argazkiak

Kutturlio arrunta
( 2009/02/15 )
Kutturlio arrunta
( 2009/02/15 )
Esteka interesgarriak


Bibliografia


Cramp, S.. 1988. Handbook of the birds of Europe, the Middle East, and North Africa:the birds of the Western Palearctic, Vol. V, 1. Oxford University Press. Oxford

Svensson, L., Mullarney, K., Zetterstrom, D.. 2010. Guía de aves de España, Europa y región mediterránea. Omega.

Robert A. Robinson, Jeremy D. Wilson, Humphrey Q.P. Crick. 2002. The importance of arable habitat for farmland birds in grassland landscapes. Journal of Applied Ecology, 38: 1059-1069
Egilea: | Sorrera: 2013/12/12 | Azken eguneraketa: 2013/12/16 | Bisita-kopurua: 1381 | Argazki nagusia: Jose Paulo Carvalho Pereira

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...