Ainar purpura
Erica cinerea

Ainar arruntaren (Calluna vulgaris) antzeko espeziea dugu hau baina bere izen espezifikoak dioen moduan, ainar purpurak itxura errauskara du eta hostoek kolore morexkak aurkezten dituzte zenbaitetan. Europako erdialde eta mendebaldean zehar banaturik dago eta Euskal Herriko iparraldeko mendiguneetan erraz ikusi daitekeen espeziea da.

Erica cinerea

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Ericales
Familia
Ericaceae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Morfologia

60 metroko altuera lortzen duen zuhaixka da. Enborrean gutxi markatutako zenbait sahiets izaten ditu eta enbor azala zertxobait gorrixka izaten da. Gainera, guruinik gabeko iletxoz estalita dago. Iletxo zuri hauek itxura errauskara ematen diote  eta hortik datorkio, hain zuzen ere, latinezko izen espezifikoa.

Hostoak

Hostoak bertiziloka multzokatzen dira eta bertizilo bakoitzak 2-7 x 0,3-1 mm-ko 3 hosto izaten ditu. Hostoak formaz lantzolatuak dira eta ertzean dituzten zilioak kenduta, glabroak dira gainontzekoan.

Loreak

Loreak panikula motako infloreszentzietan taldekatzen dira. Panikula hauek adarren muturretako eta alboetako lukuek eratzen dituzte. Orokorrean alboetako lukuek lore gutxiago dituzte, adarren puntetakoek baino.

Kalizak 3,5 mm-ko 4 sepalo ditu. Sepaloak aske daude eta formaz lantzeolatuak dira, hostoen antzeko berde kolorekoak. Korola, aldiz, urtzeolatua da, 7,5 mm-rainokoa eta purpura kolorekoa.

Androzeoak disko nektarifero batetik aurrera garatzen diren 8 estamin ditu. Anterak 1 mm-koak dira eta triangelu formako apendizeak dituzte. Ginezeoak obario supero tetralokularra du, glabroa.

Fruituak

Kapsula motako fruitua dute, glabroa. Honek bere baitan hazi txikiak gordetzen ditu, zertxobait okerrak izaten direnak.

Antzeko espezieak

Calluna vulgaris
Calluna vulgaris

Ainar arruntak ez du, ainar purpurak bezala iletxorik adarrak estaltzen eta beraz, honek ez du itxura errauskara izaten.


Erica ciliaris
Erica ciliaris

E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.

Aldiz, E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.


Erica vagans
Erica vagans

E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.

Aldiz, E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.

Banaketa

Europako erdialde eta mendebaldean zehar banaturik dago. Iberiar Penintsulako iparraldean agertzen da, bereziki mendebaldean.

Erica cinerea Erica cinerea

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Cornus sanguinea
Zuhandorra
Viburnum opulus
Gaukarra, Andorra
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta, Karraskiloa
Pinus sylvestris
Pinu gorria
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Alnus cordata
Haltz italiarra


Ekologia

Txilardietan, pinudietako argiguneetan eta hariztietan hazten da, zonalde azidoetan (pH 3-4,5) edo karbonatatu gabeko eskualde karedunetan. Itsas mailatik 1400 metrora hazi daiteke. Argitasun asko behar du hazteko baina ondo jasaten du itzala ere. Tenperatura epelak behar iaten ditu eta ez ditu mugako tenperaturak eta izozteak jasaten. Lur heze edo lehorretan hazten da, nitrogeno askorik ez dutenetan.

Fenologia

Ekainetik irailera loratzen da.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/27 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 2110 | Argazki nagusia: Laurie Campbell

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...