Ezki hostotxikia
Tilia cordata

20-30 metrotako altuerak lortzen dituen zuhaitza da eta enborrak 1,5 metroko diametroa ere lor dezazke.Hostoak obatuak dira eta punta akuminatua dute, gainaldean ilerik aurkezten ez badute ere, azpikaldean ile gorrixkak izaten dituzte. Udara partean garatzen diren zima erako infloreszentzitako loreetatik fruitu leun txikiak heltzen dira udazken partean eta erleak gustoko duten zuhaitza dela eta, eztia egiteko erabiltzen dira lore  horiek batzutan.Beste erabilera batzuk ere baditu, egurra papergintzan eta zurgintzan erabiltzen da eta hiri eta herri askotan apaingarri bezela erabiltzen da.Jatorri Europarra du, eta ia Europa osoan zehar aurki daitekeen espeziea da. Euskal Herriko banaketari dagokiola, kantauriar kostaldeko polupazio bakan batzutara mugatzen da.

Tilia cordata

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Malvales
Familia
Tiliaceae
Deskribatzailea
Mill.
Estatusa
ne

Morfologia

Hosto erorkorra den zuhaitza da eta 20-30 metroko altuerak lor ditzazke. Enborra leuna eta grisa dauka, denborarekin longitudinalki zartatzen dena.

Adaburu nahiko zabala eta regularra du eta ilegabeko adar gazteetatik 5 milimetro inguruko kimuak garatzen dira. Kimu horiek bi ezkatez daude osatuta.

Hostoak

Sinple, txandakatuak eta peziolodunak dira, forma obatua dute eta punta akuminatu batetan amaitzen dira. Beren neurriak 3-8 zentrimetoko luzeera eta antzeko zabalerak dira. Ertza zerratua dute eta oina pixka bat asimetrikoa, gainalde ilegabea eta berde iluna duten bitartean, oinaldea ilaunduna dute. Ileak batik bat nerbio galtzarbetan ateratzen dira eta gorrixka kolorekoak dira.

Loreak

Zima erako infloreszentzietan ateratzen dira 4-15 bitarteko multzotan. Pedunkulatuak dira, eta mihi forma duen braktea horixka haundi bat dute pedunkuluaren erdialdean. Tenteak dira eta kolore berde argi eta horixka bitartekoa da. Udara partean loratzen dira, ezki hostozabala baino beranduago, eta loreak usaintsuak direnez erleak erakartzeko gaitasun haundia daukate.

Loreen bertizilo desberdinak antolatzeko duten era honakoa da: kalizea askeak diren bost sepaloz eratzen da eta korola askeak diren bost petaloz. Androzeoan hainbat faszikuluetan multzokatutako estamin ugari agertzen dira eta ginezeoa goi obulutegi batez osatuta dago. Ginezeoa bost karpelo ditu bakoitzean bi hazi-hasikin daudela, estilo bakar batean batzen dira eta estigmak bost gingil ditu. 

Fruituak

Fruituak udazken partean agertzen dira. 8 milimetro inguruko neurriak lortzen dituzte eta leunak, biribilduak, lehorrak eta indeisdenteak dira. 

Antzeko espezieak

Tilia platyphyllos
Tilia platyphyllos

Azken espezie hau hostoak haundiagoak ditu, hau da, Tilia cordata-ren hostoen neurriak 3-9 zentimetro diren bitartean Tilia platyphyllos-enak 6-14 zentimetro neurtzen dituzte.

Adaxken izaerari dagokiola, Tilia cordata-renak ilegabeak diren bitartean Tilia platyphyllos-enak pubeszenteak dita (ilaindunak) eta kimuetan zentratuz gero, Tilia cordata-ren kumietan bi ezkata ikus daitezte eta Tilia platyphyllos-en kasuan hiru.

Gainera Tilia platyphyllos-en hostoaren azpikaldeko ileak zuriak dira eta fruituetan 5 saihets nabarmentzen dira (ez dira Tilia cordata-ren fruituak bezela leunak izango). Azkenik, infloreszentzia zintzilikatua aurkeztuko dute.


Tilia tomentosa
Tilia tomentosa

Ezberdintasun nagusia hostoaren azpikaldeko ileetan dago, espezie honen hostoen azpialdeko ileak izarkaradunak dira eta horren hostoaren azpikaldeari izaera zuri-ilupaduna ematen diote.


Tilia x vulgaris

Tilia platyphyllos eta Tilia cordata-ren arteko espezie hibridoa da eta Hayne izena hartzen du. 

Banaketa

Jatorria Txekiar errepublikan dute eta antzeko klimako Europako txoko gehienetan aurki daitezke, ia Europa guztian zehar barreaituta dagoen espeziea da.

Euskal Herriko banaketari dagokiola, soilik Atlantiar isurialdeko populazio bakan batzuei mugatzen da.

Tilia cordata Tilia cordata

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pinus sylvestris
Pinu gorria
Corylus avellana
Hurritza
Taraxacum officinale
Txikoria-belarra, Sorgin-belarra edo Mando-belarra
Ulmus laevis
Zumar dilindaria
Allium victorialis
Basabaratxuria


Ekologia

Amildegi, trokarte eta arroiletan hazten den espeziea da, sarri lurzoru karetsuei eta pixka bat azidoei lotuta.

Itsas mailatik 1600 metrotararteko altueretaraino heda daiteke eta kontinentalitatea maila ertain batean jasateko gai da. Tenperatura epelak gustoko baditu ere, -24ºC-ko tenperaturak jasan ditzazke, lurzoruaren izaerari dagokiola, lehorregiak diren lurzoruak ez ditu gustoko, nahiago ditu hezeagoak direnak. Argipeko baldintzetan zein itzalpekotan haz daiteke.  

Fenologia

Udaberri amaieran edo uda hasieran loratzen da, ezki hostozabala baino pixka bat beranduago. Fruituak beraz, udazken partean garatuko dira.

Erabilerak

Erabilera hanitz dituen zuhaitza da, apaingarri bezela erabiltzen da hiri zein herritan.

Baita beste era bateko ustiaketa desberdinetarako erabiltzen da ere, bere enborra firuak ateratzeko, papera egiteko eta zurgintzan erabiltzen da, hostoak tabakoa aizuntzeko erabiltzen dira eta loreak sendagarri onak izateaz gain eztia egiteko erabiltzen dituzte hainbat erleek. 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Hostoerorkorren baso eutrofotan hazten da Galium odoratum, Mercurialis perennis, Allium ursinum, Corydalis bulbosa, Carex caudata,Paris quadrifolia, Potentilla sterilis eta beste hainbat landareekin.

Fagetalia sylvaticae ordenari dagokion espeziea da, hots, baso klimatofilo, onbrofilo eta basofiloen ordenari. Acer platanoides, Aruncus dioicus, Stachys sylvatica, Tilia platyphyllos, Ulmus glabra espeziekin batera Tilio-Acerion aliantzako espezie ezaugarria da.

Kontserbazioa

Ez dago IUCN-ko sailkapenean sailkatuta.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/12/10 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 2530 | Argazki nagusia: Sten Porse

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...