Angelica razulii

Landaretxo hau Unbeliferoen familiako (gaur egun Apiaceae familia) kidea dugu, horrela deitua loreek unbela forma izaten dutelako. Angelica hau jatorriz Piriniotakoa da. Komunitate megaforbikoetan hazten da, mendietako aintziren ertzetan eta batez ere Nafarroako haranetan da ugaria. 2011. urtetik dago Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan 'Kaltebera' bezala zerrendaturik.

Angelica razulii

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Rosidae
Ordena
Apiales
Familia
Apiaceae
Deskribatzailea
Gouan, 1773
Estatusa
ne

Morfologia

Belar iraunkorra da, baina normalean behin baino ez da loratzen, hau da, monokarpikoa da. Bere zurtoinek 40-120 cm-ko altuera lortzen dute eta 2 cm-rainoko diametroa. Adartsuak izaten dira, ildaskatuak eta glabroak oinarrian baina iletsuak gainaldean (orokorrean ile luze eta trenkadadunak).

Hostoak

Hostoak 20-50 x 22-60 cm-koak dira eta gehienetan 2 pinnatisektuak (oso gutxitan 3 pinnatisektuak). Berde mate kolorekoak dira, baina azpialdeko kolorea argiagoa izaten da. Gainaldean glabroak dira eta ile motz gutxi batzuk dituzte azpialdeko nerbiazioa inguratuz.

 Oinarri inguruko hostoen tamaina 2-10 x 0,5-2,5 cm-koa da, sesilak dira eta formaz, lantzeolatuak. Aldiz, hosto terminalak erdiko nerbioaren inguruan dekurrenteak dira eta ertz zerratua dute, hortz ez oso hetereogeneoekin, zorrotzak eta mukroi batean amaitzen direnak. Pezioloak mozketa zirkularra du.

Loreak

Loreak, unbela motako infloreszentzietan biltzen dira. Kasu hontan, unbelak 30-80 erradiotakoak dira, hauek iletsuak izanik, nahiz eta batzuetan, kanpoko aldetik glabreszenteak diren. Brakteak 1-4 linearrak dira eta brakteolak, 2-16, erorkorrak, glabroak eta erradioak baino motzagoak. Petalo zuriak dituzte.

Fruituak

Fruituak 5-6,5 x 2,5-4 mm-koak dira eta inguru eliptiko edo obobatua dute, arre kolorekoa. Merikarpoek sahiets dortsalak dituzte, ez oso nabariak, eta ertzetakoek luzapenak dituzte hegotxo moduko bat eratuz, 0,9-1,2 mm-ko zabalerakoa eta ertz leunekoa.

Antzeko espezieak

Angelica major

Angelica razuliiren hostoak estuki lantzeolatuak dira eta erregularki zerratuak.


Angelica sylvestris

Angelica sylvestrisen pezioloak mozketa kanalikulatua du, ez zilindrikoa. Gainera, A. razuliiren hosto-segmentuak estuagoak dira eta unbelaren erradioak oso irregularrak. Azkenik. A. razuliiren fruituak handiagoak dira eta hauen hegoek merikarpoaren zabalera berdina dute edo txikiagoa, eta ez dira ondulatuak.

Banaketa

Piriniotako endemismoa da eta ekialdeko Pirinioen haranetan aurki daiteke, Nafarroako eta Kantaurialdeko mendietan populazio isolatuak ager daitezkeelarik, esaterako Aiako Harrietan (Aizpuru et al., 2005; Garmendia et al., 2008).

Angelica razulii Angelica razulii

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Landare silizikola da, megaforbioetan hazten dena, itsaslabarretan, ibai ertzetan, basoetako argiguneetan edo larre hezeetan, 700-2000 metrora.

Fenologia

Uda bukaeran loratzen da eta fruituak udazken hasieran ematen ditu.

Kontserbazioa

2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan, 'Kaltebera' modura sailkatuta ale gutxi batzuk baino ez baitira aurkitu Gipuzkoan (Gaztelun, Hernanin, Urdelar mendian, Getarian eta Aiako Harrietan) eta Bizkaian (Mutrikun, Otxandion eta Algortan). Gainera, uste da ale hauetako batzuk gaizki sailkaturik egon litezkeela. Nafarroan arruntagoa da, bereziki Piriniotako magalean.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/04/19 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1687 | Argazki nagusia: angeliquedumarais

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...