Giza jardueraren araginez edo honetaz baliaturik, herri eta hiriguneetan ere biodibertsitate berezia garatu da. Garai batean etxe inguruan hazten ziren landare gehienak nekazal jarduerarekin erlazionaturik bazeuden ere, herri eta hiriguneetan landatzen diren espezie ornamental kopurua handituz joan da eta asko dira inguru hauetan topa daitezkeen zuhaitzak. Hala ere, jarduera honek eragin negatiboak ere baditu, askotan ornamental modura landatutako espezie asko ondoegi moldatu baitira gurera, maiz landare inbasore bihurtuz, panpa belarra kasu.
Animalia espezieekin ere antzeko zerbait gertatu da. Baserrietan edukitzen ziren etxaberez gain, hala ere, espezie asko daude giza jarduerei loturik bizi direnak, esate baterako arratoi edo saguak, eta etxeko jardinetan elikatzen diren txoriak (zozoak, txolarreak...). Baina kasu honetan ere, badira inbasore bihurtu diren animalia exotikoak, esate baterako floridako apoarmatua, koipuak edo urre-arrainak.